KULTURAREN TXOKOA / Literatura

Capitalismo Canalla

Capitalismo Canalla – César Rendueles (Seix Barral)

9788432225079César Rendueles (Girona 1975) soziologo eta unibertsitateko irakasleak idatzitako saiakera hagitz interesgarria. Liburuko kontraportadak ongi dion lez, gaur egun nagusitzen den eta gailentzea ezinezkoa dela sinestarazi nahi duen sistema ekonomiko kapitalistaren historia kontatzen digu César-ek, pertsonaia canalla edo zital bat bezala irudikatuz.

Helburu hau lortzeko, César-ek literatura du bidaide. Erabiltzen ditu Robinson Crusoe, Oliver Twist edota Las uvas del ira bezalako literatura unibertsaleko liburu klasikoak eta William Shakespeare, Fiodor Dostoievski edota Bertolt Brecht moduko idazle eternalak. Hauekin batera, azken mendeetan izan diren pentsalari garrantzitsuak ere dakartza bere liburura, hala nola, Friedrich Nietzsche, Karl Marx edo Karl Polanyi. Eta liburu klasiko, literaturako maisu eta gizarte eta ekonomiari buruzko pentsalari handi hauekin batera bere bizitzako esperientziak nahasten ditu idazleak, bere kapitalismo doilorraren tesia indartze aldera.

César-ek kontatzen digun historia honen hasiera XVI. mendean sortu berri den merkatarien kapitalismo batean kokatzen da. Horren ondoren, kolonialismoa, esklabutza eta fabrika handien kapitalismora garamatza, mundua odolustu zuten bi gerra handietatik pasatuz, XX. mendeko azken hiru hamarkadetan neoliberalismoak martxan jarri zuen kontrairaultzan bukatzeko. Hau guztia irakurtzeko oso atsegina eta biziki originala den liburu batean biltzen du idazleak. Horrez gain, César-ek bere literaturari buruzko jakintza irakurlearekin banatzen du, etorkizunean irakurtzeko liburu izen zerrenda mardul bat oparituz.

Hori dela eta, liburu arras interesgarria da kapitalismoaren historian interesa duen edozeinentzat, honen esentzia ulertu, eta hein baten, nola aurre egin jakiteko. Baina, aldi berean, literatura gustuko duen pertsona horrentzat ere oso gomendagarria da, eta nola ez, besterik gabe irakurketaz gozatu nahi duenarentzat.

Capitalismo Canalla – César Rendueles (Seix Barral)

9788432225079Ensayo imprescindible escrito por el sociólogo y profesor de universidad César Rendueles (Girona, 1975). Como bien dice la contraportada del libro, César pretende reconstruir el rastro del sistema económico dominante como el de un personaje canalla que ha conseguido hacerse parecer invencible desde que diera sus primeros pasos haya en el siglo XVI.

Para este cometido, César se apoya en la literatura. Utiliza personajes, pasajes y escenarios extraídos de libros clásicos de la literatura universal como Robinson Crusoe, Oliver Twist o Las uvas de la ira y de autores míticos como William Shakespeare, Fiódor Dostoievski o Bertolt Brecht. Asimismo, también recurre a grandes pensadores como Friedrich Nietzsche, Karl Marx o Karl Polanyi. Junto a toda esta amalgama de escritores, libros y pensadores que refuerzan su tesis de un capitalismo canalla, intercala experiencias propias extraídas de su militancia, viajes o vida laboral.

Este camino del capitalismo que César nos narra, comienza con el incipiente capitalismo de mercaderes del siglo XVI, pasa por el colonialismo, la esclavitud y el capitalismo de las grandes fábricas, recorre las oscuras épocas de las dos guerras del siglo XX que desangraron al mundo y finaliza con la contrarrevolución neoliberal. Y todo ello con una lectura verdaderamente agradable y original que engancha a la lectora. Además, el autor comparte con nosotras su gran conocimiento de la literatura, regalándonos una cantidad ingente de interesantes títulos de libros a los que acudir en un futuro.

Por tanto, un libro realmente recomendable a todo persona que esté interesada en la historia del capitalismo, para entender su esencia, y hasta cierto punto, aprender a cómo hacerle frente. Pero, al mismo tiempo, es recomendable para aquella persona que tenga interés en la literatura o que, simplemente, quiera disfrutar de una lectura de la que, seguro, no se va a arrepentir.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s