IRITZIA

Abenduak 21. Hurrengo Eguna.

Abenduak 21. Ajea. Hilabete luzeak iraun dituen kanpaina bukatu zen atzo. Eta gaur, kalkuladora eskuan eta hemeroteka aurrean, etorkizuna asmatzen saiatzeko ordua da. PP 123, PSOE 90, Podemos 69 eta Ciudadanos 40.

14506598510861

Rajoyren txanda da beraz, gobernua eratzeko elkarrizketei ekiteko. Baina, ez dauka lan makala. Kanpaina hasierako inkestek ematen zuten PP/C’s-en balizko gehiengo absoluturik ez da lortu (163, 176 beharrean). Hori horrela, ezker/eskuin logikaren barruan, bi alderdi dauzka PPk paktu bat bilatzeko: PNV eta DL. Biak eskuina, baina bata euskalduna, bestea katalana. Ez litzateke lehen aldia izango bi alderdi hauek alderdi popularraren gobernu bat sostengatzen dutena. Gainera, PNVko Josu Erkorekak esan zuen jada urri amaieran ez zuela baztertzen PP-Ciudadanos-PNV gobernu bat. Hala ere, gobernu horrek 169 diputatu izango zituen, gehiengotik 7 eserlekura. Baina nork daki. DL-ren laguntzarik ordea, ezin espero dezake Rajoyk. Prozesu katalana martxan egonik, zentzu gehiago izango luke Masen alderdiak Podemosen alde egitea (hauek aldarrikatzen duten erabakitze eskubidearengatik), eskuin gobernu horren alde baino. Beraz, eskuineko gobernu hori (gehiengo absolutuarekin bederen) ezinezkotzat eman daiteke, PNV eta Ciudadanosek (beti zalea gehiengoa duen alderdia laguntzeko, Andaluzian PSOErekin eta Madrilgo Erkidegoan PPrekin gertatu bezala) aldeko jarrera erakutsi izan duten arren.

Espektro politikoaren beste aldean ere, gauzak ez daude hobe. PSOE (ezkerrekotzat dute beraien burua behintzat) eta Podemos arteko koalizio batek 159 eserleku bilduko zituen. Gehiengotik urruti. Honekin batera, Podemosek argi utzi zuen atzo gauean, PSOEk zuzendutako gobernu batek beraien babesa jasotzeko, hainbat marra gorri marraztuak daudela jada lurrean: hauteskunde legearen erreforma, konstituzioan etxebizitza duinerako eskubidea eta osasun eta hezkuntza publikoa bermatuak egotea,… Legegintzaldi erdian presidentearen kargua herritarren eskuetan uztea ere eskatu dute Podemosekoek, hauteskunde programan esandakoak bete diren edo ez ikusteko. Bada, kondizio zailak Pedro Sanchezentzat. Horretaz aparte, ezer gutxi espero dezake PSOEk UP-rengandik. Eserleku bi ditu soilik eta harritzekoa izango litzateke PSOEren alde egitea dauden egoeran egonda, ia desagerturik eta benetako ezker baten aldarria ahoan. Maila estatalean ez dauden beste ezkerreko alderdiei dagokiela, babes gutxi izango luke Pedro Sanchezen hautagaitzak. ERC, DL bezala oso murgildurik dago prozesu katalanean, eta EH Bilduk Pedro Sanchez sostengatzea ezinezko dirudi. Honez gain, ezkerreko alderdi guzti horien gehiketak 173 eserleku emango lituzke. Gobernu biziki ezegonkor eta gehiengo absolutu gabea. Pentsaezina. PSOEren azken aukera bezala, EAEn emandako PNV/PSE koalizio batek ere badago, baina ez luke zentzu larregi edukiko, egia esan, beste inoren babesik gabe.

Eta zailtasun guzti hauen aurrean, betikoek presioa sartuko dute: finantza-sistemak. Burtsa beherakadekin hasi da gaur (Ibex 35-ak %2,5eko galerakin hasi du eguna) eta arrisku-sariak (prima de riesgo) gorantz egin du. Laster agertuko dira (Felipe Gonzalez?), seguraski, Alemanian eman zen CDU eta SPD arteko gobernua eskatuko dutenak. Hots, PP-PSOE gobernu bat. Hau ordea, lartxo izan ahalko litzateke agian PSOErentzat. Suizidio politikoa eremu batzuetan, Podemos zeinen hurbil daukaten ikusita. Hori ekiditeko, PSOEk nahikoa luke Rajoyren inbestidura egunean abstenitzearekin, gobernuan sartu ez, baina gobernua kanpotik sostengatuz. Horrenbeste entzundako PPSOE.

Hala ere, dena airean dago. Urtarrilaren 13an eratuko dira gorteak eta hortik aurrera presidentea inbestitzeko garaia etorriko da.

Guzti honetatik at, alderdi bakoitzak bere hausnarketak egin beharko ditu, ajea pasa ondoren. Ezin esan daiteke eta irabazle argirik egon denik hauteskunde hauetan, eta bai galtzaileak, batez ere hemen, Hego Euskal Herrian. Beraz, autokritikarako eta etorkizuna nola planteatu pentsatzen hasteko ordua da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s