FEMINISMOA

Menpekoaren/ari Beldurra

ojos-mujer-con-miedo-escondidaBeldurra. Non datza beldurrak? Non sortzen da? Eta zertarako? Gure gorputz torturatu eta umiliatuak honetaz baliatzen dira hasteko, paretaz erabiliz goratzen den hutzaren gisara, eta jazarri eta eraso egiten gaitu beldurrak, tabernetan, diskotekan, lanean,…

Publikotik, boteretik, ikuskorra denetik, balizkotik desjabetuak izan diren gorpuztasunez, sexualitateaz, etnizitateez,… mintzo gara. Normaltasunaren antagonismoan sortutakoak, uneoro gogorarazten diogu boteretsuari bere zortea eta bere distira, bera dena delako, hots, NORMALA delako.

Baina oroitze horretan, modernitateak eta posmodernitateak utzi zigun NORMALITATEA izeneko izurrite horri gogorarazten dizkiogu beste gauza ugari ere. Oroitarazten diogu ez duela bere burua berregituratzen jakin. Izan ahal zena baina izan ez zena gogora ekartzen diogu, egin ahal izan zena baina egin ez zena, gozatu ahal izan zena baina ez zena gozatu.

Horregatik, izkutatuak, torturatuak, umiliatuak eta erasotuak gara. Beldurrez itotzen gaituzue, desesperazioak behartutako ihesean eraman ahal izan genuen botere bakarra ez erabiltzeko: askatasuna, guk izan nahi duguna izateko askatasuna.

Bidesaria dauka, ordea, askatasun horrek, uneoro, edonon eta edozein konpainiatan ordaindu beharreko bidesaria. Begirada erasokorretan, onartu ez diren ukitze lizunetan, biolentzia eta sexua dakarten iradokizun bortitzetan,… bilakatu diren bidesariak.

Eta dena aske garelako, gure askatasunak boteretsuei min egiten diolako, NORMALA, ona den oro zauritzen duelako. Askatasun honek kolokan jartzen du eraikitako sistema, bere status quo-a, eta libertate hori gal genezakela sentitzen badugu, maitekor eta kartsuki babestuko dugu.

Hori dela eta, eta honekin bukatzen ditut nire hitzak inframunduetatik, iraultza hau geldiezina dela esaten dizuet, egunero gero eta jende gehiagok erabakitzen duelako ez duela NORMALA izan nahi. Eta boterearen aurka oldartzen da, ez duelako beldur gehiago eduki nahi, paretak hautsiz eta borroka eginez.

Jende guzti horiei oihukatzen diet lasai egoteko, mundua gurea dela, zarpailena, desjabetuena, errefuxiatuena. Berezko eskubide bat dela hau, azken finean, mundu hau aldatzeko jaioak baikara bertara.

-UNEORO ETA EGUNEZ EGUN BIOLENTZIA HETEROPATRIARKALAREN BIKTIMA DIREN GUZTIEI-

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s