IRITZIA

Ezkerra / Behea / %99a

Gizartea aldatzen ari da, eta berarekin batera, nola ez, politika egiteko moduak. Eta hori argi ikusten ari gara oraingo Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeetan. Baina ez nator horren jarraituak izan diren telebista edo Internet bidezko debate edo eztabaidei buruz hitz egiten (ez dira eta berriak, 1960an egin baitzuten Kennedy eta Nixon-ek lehenengokoa). Politikan erabiltzen diren mezuez baizik, eta horien atzean ezkutatzen den errealitateaz.

Atardecer-Puerta-SolAzken aldian, Podemosen eskutik asko entzun izan da goikoen eta behekoen arteko gizarte baten bizi garela. Edo duela urte batzuk EEBB-tik iristen zen We are the 99%. Ta ezetz badirudi ere, diskurtso aldaketa hau esangarria da zinez. Esangarria da, historikoki erabili den ezker/eskuin binomioa jada ez delako horren baliagarria politikan. Jendea ez dago gustura posizionamendu horrekin. Argi dago badela jendea harrotasunez aldarrikatzen duena ezkertiarra edo eskumakoa dela. Baina ez da hori gehiengoa. Eta hori, nola ez, gizartean emandako despolitizazio masibo baten kausa da. Neoliberalismoak eta posmodernismoak ekarritako despolitizazio masibo baten errua da, zeinek historia bera ere lapurtu nahi izan digun. Iragana, gezur eta isiltasunez; oraina eta etorkizuna, Francis Fukuyamak 1992an argitaratu zuen El fin de la Historia y el último hombre/ The End of the History and the Last Man bezalako liburuekin.

Hori horrela, izan gaitezen jakitun, jendartea politikatik urruntzeko prozesu hau ez dela kasualitatea, gauza ongi pentsatua eta hobeto exekutatua izan dela baizik. Beraz, horren aurrean, ezkerrak edo behekoak edo %99ak edo dena delakoak neoliberalismoaren eraikuntza hau eraitsi beharra daukala konturatu beharra dauka, denok baikara kaltetuak gizartearen egoera honekin.

Eta hori burutzeko modurik onena, beraiek egin dutena egitea da: denok elkarrekin batzea, eta indarrak batuz aurrera egitea. Zeren eta, hori da gizartean aldaketa sakon bat emateko modu bakarra, batez ere, ezkerrekoa edo behekoa edo %99a zarenean eta mass media edo komunikabide masiboen laguntzarik ez duzunean. Horrenbestez, utzi ditzagun bai alderdi politikoen artean, bai kaleko mugimenduen artean, bai beste eremuetan ematen dabiltzan (eta betidanik gertatu diren) haserre eta ezinikusiak. Borroka bera zatikatzea etsaiarentzat soilik baita ona, eta egundo ez guretzat.

Argi dago bakoitzak bere gizarte perfektua duela. Baina argiago dago gaur egungoa ez dela ezkerreko/beheko/%99-ko batentzat ere ona. Bada, desberdintasunei so ibiltzetik (zapalduok beti negatibotasunean oinarritzen diren gure diskurtsoekin!), pasa gaitezen batzen gaituzten gauzei begiratzera (diskurtsoa, behingoz, positiboan sortuz). Aurrez esan bezala, argi dago bakoitzak bere geltokia izango duela gizarte hau eraldatzeko bidean (batzuk lehenago asebeteko dira, eta beste batzuk ia inoiz ez). Hala ere, igo gaitezen denok batera trenera eta hasi gaitezen bidea egiten, ibiltzen soilik egiten baita bidea, eta garaipenak eta eskubideak soilik borrokaren bidez lortu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s