IRITZIA

Zertarako Aulkiak, Pentsatzeko, Entzuteko, Erabiltzeko ez Badira?

-Euskarak 365 Egun 2015_sidebarEgunero-egunero behar ditugu aulkiak, erabiltzen ditugu aulkiak. Aulkiak baliatzen ditugu lanean, aulkiak ikasteko, aulkiak jolasteko. Aulkiak ematen digu pentsatzeko behar dugun oinarria, aulkiak ematen digu tabernan politikaz eztabaidatzeko erosotasuna, edo aulkiak ematen amamaren kontuak entzuteko berotasuna.

Zertarako balio dute aulki bakarti eta hutsek? Zertarako balio dute museo eta liburutegietako hautsez beteriko aulkiek? Pertsonok egiten ditugu aulkiak erabilgarri. Eta, gutako pertsona bakoitzak aulki ugari eduki ditzake, baina aulki batzuk gu baino ez. Bidean denetarik aurki dezakegu: aulki handi zein txikiak, aulki zaharkitu zein modernoagoak, aulki ederrak zein ederragoak. Ez ditugu aulki berdin-berdin bi aurkituko, baina guztiak dira baliozko.

Aulkiak elkarbanatu eta trukatu ditzakegu; beste aulki batzuetan ere jar gaitezke, baina guk gure aulkietatik begiratu gura diogu munduari. Eta, hori da, hain zuzen ere, udal-agintariei eskatzen dieguna: besaulki erosoetatik altxatu eta eser daitezela gure aulkietan; herritarrak euskal aulkietan esertzeko lan gehiago egin dezatela, eta, udal-erakundeetan gure aulkiei dagokien lekua eman diezaietela.

Gu, bitartean, aulkitik altxatuko gara, aulki gainean zutik jartzeko. Harro. Eta higatu arte erabiliko dugu aulkia, apurtzen den heinean konponduko duen jendez inguratuta. Eta jolas egingo dugu gure aulkiarekin, gure hizkuntzarekin, euskararekin, elkarrekin.

365 egun Euskal Herrian euskaraz.

GUKA
GUKA_logoa

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s