IRITZIA

Siria, Gerra Eszenatokia

1577905Pariseko azaroak 13tik aurrera, bi posizio nagusitu dira Europan. Bata, Hollande buru dena, DAESH-en aurka gerran sartzearen aldekoa, Merkel eta Cameronen laguntzarekin. Bestetik berriz, Espainian zabaldu den No en mi nombre (2003ko No a la guerra-ren espiritua berreskuratuz) edo Frantziatik entzuten den Vos guerres, nos morts. Bata, hipokresiaren gailurra; bestea, irrealismoaren eta ekidistantzia arriskutsu baten erakusle.

Hollande eta konpainia, 2011ko martxoaz geroztik, eufemismo beltzena erabiliz, Al-Assaden aurkako “oposizio moderatua” indartzen ibili dira, diru, arma zein zilegitasun politikoz. Eta ez gaitezen engainatu, “oposizio moderatua” gaur egun ez da existitzen (egundo existitu baldin bada). Gaur egun, oposizio hau bortizki armaturiko muturreko talde islamistak dira (lehenago islamista ez zirenak ere bazeuden arren): DAESH bera, Al Nusra (Al Qaeda), Ahrar Al-Sham,… Izugarrizko konglomeratu ezegonkorra. Baina denetatik indartsuena DAESH da, ISIS bezala ezagutzen dena. Kasualitatea, azaroak 13tik aurrera Frantzia, Alemania, Erresuma Batuak,… borrokatu nahi duten etsaia. Lehenengo armak eman (gaur egun ez dakigu) eta gero erabiltzen dituztelako kexatu.

Atentatuen osteko Europan ageri den beste jarreran ere, bada, lehen esan bezala, arazorik. Gaur egun gerrari ezetz esatea, edo berekoi bat izatea da, edo azken lau urte luzean Sirian gertatu denari buruz oso kontzientea ez izatea da. 2011ko martxotik gaurdaino, Siria gerra eszenatoki latz bat izan da, 200.000 hildakotik gora (300.000tik gora beste iturri batzuen arabera) eta milioika errefuxiaturekin. Gerra, egon badago. Mikel Ayestaranek esan zuen bezala, Siriak hamarkadak beharko ditu lehengora itzuli ahal izateko, gune asko guztiz suntsituak baitaude. Eta horren aurrean, ekidistantziak ez du oraingoan balio (inoiz baliagarri izan bada ekidistantzia).

MACEDONIA-CAOS MIGRATORIO

(AP/Boris Grdanoski)

Bachar Al-Assad ez da gure herriarentzako nahiko genuen agintaria agian (kurduak dira horren testigu), baina gaur egun bere gobernuak eta Errusiak osatzen duten blokea babestea da Siriaren etorkizunaren alde egitea (eta baita kurduen alde egitea ere). Eta erraza da esatea: “Errusia bere interes geopolitikoak babesten ari da soilik Sirian, bere aliatua babesten”. Noski, beste edozein nazio-estatuk egiten duen bezala. Realpolitik-a da hau, jaun-andreok! Baina gauza batek ez du zertan bestea ezabatu. Errusiak erakutsi du DAESH eta bere gisako taldeekin bukatzeko interesa duen estatu bakarra dela, eta emaitzak hor daude. EEBB eta bere DAESHen “aurkako” koalizioa urte luze batez aritu bonbardaketetan, eta emaitzak oso negatiboak izan dira. Seguraski horren arrazoia zera izango da, bera eta bere aliatuak izan direla berau armatu dutenak. Saudi Arabia eta Turkia dira koalizioko adibide onenetarikoak. Saudi Arabia eta DAESH islameko pentsaera erradikal berdinean oinarritzen dira, Wahabismoan. Horregatik begi onez ikusten dute muturreko talde hau. Turkiak, berriz, bere Siriarekiko mugetan malgutasun handia erakutsi du DAESHeko kideekin. Horrez gain, DAESHi petrolioa erosten ziotela ere erakutsi dute ikerketek (gaur egun agian ere bai).

Hori horrela, zein sinesgarritasun ote daukate gaur egun, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, EEBB, Turkia edo Saudi Arabiak DAESHen aurkako borrokan? Bada, hutsaren hurrena. Beraz, koalizio honen egoera kontutan izanda, eta begiak itxi arren Sirian hildakoak eta errefuxiatuak gehitzen joango direla jakinda, utzi ditzagun ekidistantzia arriskutsuak alde batera, eta egin dezagun gure hautu erreala gerra lehenbailehen bukatzeko.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s