FEMINISMOA

Gauzak Bere Izenaz Deitzearen Garrantzia

Erika Salvatierra Urtasun

foto-8209Azken boladan, zeinek ez du “ez da krisia, kapitalismoa da” esaldia entzun, irakurri edota esan? Mundu kapitalista batean bizi garela nahiko argi dugu denok, edo gehienok; baina gezurrez edota “hitz politez” apaintzen saiatzen diren arren, guk badakigu zeri buruz ari garen. Gaurkoan noski, ez gara kapitalismoaz arituko, bai ordea, gauzei dagokien hitzez deitzearen garrantziaz.

1999. urteaz geroztik, azaroaren 25ean “Emakumeon kontrako indarkeriaren ezabatze egun internazionala” aldarrikatzen dugu mundu osoan zehar, baina zeri buruz ari gara emakumeon kontrako indarkeriaz ari garenean?

Gure hiri eta herri gehienen udaletxe zein beste eraikin publikoetako etxaurreetan, urte horretan, haien bikotekide edo bikotekide ohiek zenbat emakume erail dituzten aipatzen da, kartel more handi batekin. Askotan ere, “2015.urtean herri honetan genero indarkeriaz hildako emakumeen kopurua hau da” aipatzen da. Baina zer da zehazki genero indarkeria? Eta indarkeria domestikoa? Indarkeria sexista? Indarkeria patriarkala? Indarkeria matxista? Emakumeon kontrako indarkeria? Etimologikoki denek esanahi berdina al dute? Hau da, sinonimoak al dira? Nire ustez erantzuna argia da: ez dira gauza bera. Eta hurrengo batean, bakoitzaren esanahia aztertuz, honi buruz zehatzago arituko garen arren, gaurkoan galdera hau da: zergatik erabiltzen dira hainbeste termino desberdin?

machismoBeste behin ere, sistema gu itsutu nahian dabil, bere “hitz politez” errealitatea estaliz eta gu errudun bihurtu nahirik. Ez oso aspaldi erabiltzen zen “Indarkeria domestikoa” edota egungo “genero indarkeria” erabiliz, bikote arlora edota arlo pribatura mugatu nahi du egun emakumeok jasaten dugun indarkeria. Honen arrazoia, benetako emakumeon kontrako indarkeria, matxismotik bertatik ondorio gisa sortzen den INDARKERIA MATXISTA dela ezkutatuz, haiek ere indarkeri horren parte direla ostenduz.

Sistema kapitalistaren sostengua den sistema patriarkalak eragiten duen indarkeria da hain zuzen ere indarkeria matxista, eta ez da soilik kolpe edo hilketetan ikusten, baizik eta eguneroko jarrera zein hitzetan ere. Emakume izateagatik, gure gizartean estatus desberdina izatetik hasi eta hortik aurrera sortzen diren diskriminazio guztiak ere, sistemak berak gugan sortzen duen indarkeria da, indarkeria matxista.

Beraz has gaitezen gauzak bere izen propioez izendatzen, has gaitezen benetako errudunak ikusarazten eta denon artean basakeria honi amaiera ematen, erantzuna ez delako soilik erailketa baten osteko minutu bateko isilunea, eguneroko jarrera matxistekin amaitzea baizik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s