FEMINISMOA

Bideak, Gauak eta Giltzak Emakumeenak dira, Eraikiko Ditugun Gauetan

arton960Azaroaren 25ean gaude, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, hain zuzen ere. Dagoeneko hasiak gara gizon batzuengandik komentario misoginoak entzuten, ezker zein eskuinetik datozenak. Nahiz eta dataren hurbiltasunak egiteke dagoen lana soilik gogorarazten digun, erne ibili behar dugu horiekin.

Diskurtso matxista eta “kasposo” honek ezin dio mugimendu feministak historian zehar egindako lanari garrantzi tantarik kendu. Horretarako, argi eduki behar dugu zergatik den egun hau emakumeen aurkako indarkeriaren kontrakoa, eta ez beste indarkeri erakustaldi batzuen kontrakoa.

Testuan zehar etorriko diren argudioak indartzeko asmoz, burura datozkit uda honetan gertaturiko emakumeenganako eraso guztiak. Hauek, orain urrun ikusten baditugu ere, atzean uzteak egoera hartan sorturiko haserre eta amorrazioak zuen zilegitasunaren aurka egitea dakar. Horrexegatik, hitz hauek memoria kolektibo pizgarri gisa eraikitzen dira.

Udan egunak aurrera joan ahala, eraso kopurua handitzen zihoan, mugimendu feministaren eta gazte-mugimenduaren alarmak piztuz. Esanguratsua da hori, nolabait, erasoak gauzatzen ziren testuinguruak gehienetan jai-giroan izaten baitziren, gazte-mugimenduak antolatutako guneetan hain zuzen ere.

Kaleak eta jai-guneak ziren eraso hauen testigu, jai-batzordeek eta eragileek sorturiko protokolo eta segurtasun-neurrien begiradapean. Honek bi duda sorrarazten ditu: alde batetik, eraso kopuruaren gorakadaren ingurukoa, erasoak gune hauetan gora egiten ari ote ziren galdetzen baikenion geure buruei; eta bestetik, aldiz, itxaropentsuagoa zena, erasotzat ulertzen genuen espektro hura luzatzen eta zabaltzen ari zenarena, honek erasoen salaketa kopurua handituz.

Ezinezkoa da oraindik galdera hauei guztiei erantzuna bilatzea. Baina, oso argi eduki behar dugu, lehenengoa balitz garaile, irtenbide bakarra lanean jarraitzea litzatekeela, era indibidualean zein kolektiboan. Horrexegatik, nik neure buruari egiten diodan galdera hurrengoa da: zer egiten dut nik hau aldatzeko? Zer egiten dut nik sistema honek sexu-generoen artean sortzen dituen desorekekin eta botere-harremanekin amaitzeko? Soilik testu hau irakurtzea edota hitzaldi batera joatea nahikoa da?

AlgoMAS_Salud_IMG_violencia-mujerOraindik oroitzen dut lagun batek udan esandakoa. Beldurraren aurrean sorturiko estrategia, hainbeste emakumek sortutakoa alegia. Lagun honek etxera joaterakoan giltzak zorrotik ateratzen zituen, nahiz eta etxetik urrun egon, erasotzaileak pentsa zezan etxea hurbil zuela, erasotuaren gune seguruaren hurbiltasuna nahikoa izango balitz bezala erasotzailearen helburua ez gauzatzeko.

Gure gauetan gertatzen denaren metafora izugarri ona da, emakumeek gauetan jasaten duten beldurraren erakusle, gure gauak gaixorik dauden seinale. Argi izan behar dugu gaixo hau sendaezina dela eta akabatu egin behar dugula, eta beste gau batzuk eraiki, zeintzuk emakumeenak izango diren, gauak, giltzak, bideak.

Eraikiko ditugun gau horietan beldurra ausardia bilakatuko da. Emakumeek giltzak eskuan eramatearen arrazoi bakarra, atzera begiratzen duten une horretan, ukabilkada indartsuagoa ematea dadin.

Eraikiko ditugun gau horietan beldurra ausardia bilakatuko da. Emakumeek bideari ez diotelako beldurrik izango, bidea beraiek eraikiko baitute, feminismoa delako bidea.

Horrexegatik azaroaren 25aren beharra, urtean gertatzen diren eraso hauek guztiak salatzeko eguna. Eta egun honekin nahikoa izango dute emakumeek, gaurtik hasita gau guztiak beraienak izango direlako, bai erasoei aurre egiteko, zein dantza egiteko.

Hau esanda, egunotan azaroaren 25aren inguruan entzuten ditugun komentario misoginoei erantzuteko eta udan gertaturiko erasoei begira, soilik hau esan behar dugu:

“Eraikiko ditugun gau horietan beldurra ausardia bilakatuko da, gauak emakumeenak izango dira! Eta hau horrela ez baldin bada, ez da gaurik izango inorentzat!”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s