IRITZIA

Borroka Identitarioaren Mugak / Los Límites De La Lucha Identitaria

Borroka identitarioaren mugak

punnoikurrinnaAldatu dira garaiak, aldatu da eszenatokia. Ez gara denok ohitu, ordea, bide berrietatik ibiltzen. Ez behintzat euskal ezker independentista. Borroka molde zaharrak atzean utzi ditugun arren, gurekin daramazkigu betiko konplexu identitarioak. Eta aurrerantzean, gero eta astunagoak izango dira hauek.

5 minutu har ditzagun, eta so egin egoera berri honi. Egin dezagun ariketa hau zintzotasun osoz, gure buruari tranparik egin gabe. Ez al gara ohartzen joa duela jada borroka identitarioak sabaia? Eta horretan tematuz gero, ez al dugu ikusten sabaia gero eta beherago egongo dela, gorago beharrean? Utz diezaiogun une batez etorkizuneko Euskal Herri aske hori bilatzeari eta jarri gaitezen pentsatzen nola gorpuztuko dugun bera. Hausnartu dezagun zein printzipio besarkatzea nahiko genukeen gure instituzio berriek eta zein diskurtso hegemoniko izango duen gizarte horrek. Behin hausnarketa hori eginda, hasi gaitezen lanean.

Proiektu berri horretan ezin dute lekurik izan iraganeko beldur eta errezeloek. Borrokatu dezagun klase baxu eta langilearentzat erakargarria den gizarte berri bat lortzearen alde, ilusioa pizten duena, pertsonaren identitatetik haratago joango dena. Zerbait unibertsala sortu dezagun! Utz dezagun gure euskal jendartea begien aurrean daukagun ikurrinaren berde, zuri eta gorriz ikusten, eta ohar gaitezen paleta kromatiko osoa dagoela gure herrietako karriketan. Konturatu gaitezen ahots-doinu desberdina izan arren, dibertsitate honek dioena guk goraipatzen dugun justizia berdinean ulertzen dela. Jabetu gaitezen norbanako bakoitzak aurrera daraman borrokez (feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa,…), denak daudelako hari ikusezin baina sendo batez loturik. Eta horietara lotu gu ere. Eta horretarako, ezker independentistak bere izaera ezkertiar eta sozialena garatu behar du, bestela jai dauka.

Beraz, har dezagun lema eta ezkerrerantz jo, arazo berak baitaude Durangoko San Fauston, Bilboko San Frantziskon, Madrileko Vallecasen edota Glasgowko Caltonen. Logika horrekin eraiki dezagun etorkizuneko Euskal Herria, euskalduna, noski, baina, ezkertiarra ere bai, justizia sozialean oinarritua. Hori horrela ez bada, kapitalaren mirabe izango den herria sortuko baitugu. Eta nik behintzat, ez dut horren parte izan nahi.

Los límites de la lucha identitaria

internacionalismoVivimos en una nueva era, en nuevo escenario. Sin embargo, no todos nos hemos acostumbrado a caminar por estas nuevas sendas. No por lo menos la izquierda independentista vasca. Aunque hayamos dejado atrás las antiguas formas de lucha, acarreamos todavía los viejos complejos identitarios. Y conforme pase el tiempo, serán cada vez más pesadas.

Tomemos 5 minutos y contemplemos este nuevo tiempo. Hagamos este ejercicio, con sinceridad, sin hacernos trampas al solitario. ¿No nos damos cuenta de que la lucha identitaria ha tocado techo? ¿Y que si nos obcecamos en ello, ese techo cada vez nos presionará más para abajo, nos hará más pequeños? Dejemos por un momento de luchar por esa Euskal Herria libre del futuro y pensemos en cómo estructurarla. Reflexionemos sobre qué principios queremos que sean las que rijan las instituciones de esa Euskal Herria y sobre cuál queremos que sea el discurso hegemónico de esa sociedad. Y una vez hecha esa reflexión, y sólo entonces, pongámonos a trabajar en pos de una Euskal Herria libre.

En ese nuevo proyecto no pueden tener cabida los viejos recelos y miedos. Luchemos por una sociedad atractiva para las clases más bajas y trabajadoras, que despierte ilusión, más allá de toda identidad nacional. ¡Creemos algo universal! Dejemos de ver la sociedad a través del rojo, blanco y verde de la ikurrina que tenemos ante los ojos, y démonos cuenta de que toda una paleta cromática se extiende por las calles de nuestros pueblos. Percatémonos de que, por muy diferente que sea la melodía con la que habla mucha gente, esta diversidad clama por la misma justicia que a nosotros nos gustaría alcanzar. Entendamos que todas esas luchas que las diferentes personas de nuestra sociedad llevan a cabo (feminismo, ecologismo, internacionalismo,…) están atadas con el mismo hilo, invisible pero fuerte. Y atémonos fuerte a él. Y para ello, la izquierda independentista vasca debe desarrollar su ser más social. Y si no lo hace, nunca conseguirá sus objetivos soñados.

Por lo tanto, agarremos fuerte el timón y giremos hacia la izquierda, porque los mismos problemas padece la gente en el barrio de San Fausto en Durango, el barrio San Francisco en Bilbao, el barrio de Vallecas en Madrid o el barrio de Calton en Glasgow. Mediante esa lógica construyamos la Euskal Herria del futuro, que será vasca, por supuesto, mas de izquierdas también, erigido sobre la justicia social. Si eso no es así, crearemos otro pueblo siervo del capital. Y yo por lo menos, no pienso montarme en ese tren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s