KULTURAREN TXOKOA / Literatura

Rebel Cities / Ciudades Rebeldes

Rebel Cities. From the Right to the City to the Urban Revolution

Rebel_cities_quote-600x918David Harvey geografo eta teoriko sozial ingelesak idatzitako liburua da Rebel Cities (Hiri Errebeldeak). Liburu honetan ezkerrak sarritan alde batera utzitako ideiak lantzen ditu, hala nola, hirigintza eta horrek duen garrantzia klase borrokan.

Hasieratik hiritarrak hiriarekiko duen eskubideaz (the Right to the City) mintzo da Harvey. Hots, biztanle orok bere hiriaren urbanizazio prozesua zehazteko duen eskubideaz hitz egiten du, eta horretarako erabakitze eskubidea aldarrikatzen du. Gainera, modu oso irakurterrazean, kapitalak eta urbanizazioak izan duten lotura estuak gogorarazten dizkigu, bigarren frantziar inperioan Parisen gertatu zen berrurbanizaziotik (Napoleon III eta Haussmann baroiaren eskutik) gaur egun hainbat eta hainbat hiritan ematen diren gentrifikazio prozesuetaraino.

Hori horrela, hamarkadetan zehar hirietan jazo diren altxamenduei gorazarre egiten die geografo ingelesak, bereziki Parisko Komunari, baztertu eta gutxietsia izan baita ezker tradizionalean betidanik. Eta altxamendu horien duintze prozesuan, ezker ortodoxoenaren irakurketa zurrunetatik ihes egin nahi du, azken horrek benetako iraultza edo altxamendu ezkertiarrak langile altxamenduak soilik (sarri bigarren sektorekoak soilik) kontsideratzen dituelako maiz.

Beraz, kapitalismoarentzat hiriek izan duten garrantzia (bai hauen antolaketak, bai kapital soberakinaren berrerabilpenean) aldarrikatzen du ezkerrarentzat. Azken finean, gure gizartearen edota gure isla baitira gure hiriak.

“La cuestión de qué tipo de ciudad queremos no puede divorciarse de la cuestión de qué tipo de personas queremos ser, qué tipo de relaciones sociales buscamos, qué relaciones con la naturaleza mantenemos, qué estilo de vida deseamos o qué valores estéticos tenemos”. David Harvey, Ciudades Rebeldes.

Ciudades Rebeldes. Del Derecho a la Ciudad a la revolución urbana

ciudades-rebeldesCiudades Rebeldes es un libro escrito por el geógrafo y teórico social inglés David Harvey. En este libro Harvey trata de desarrollar temas que a menudo han sido olvidados por la izquierda, como pueden ser el urbanismo y la importancia que éste tiene en la lucha de clases.

Para fundamentar su tesis, recurre a conceptos innovadores como puede ser el derecho a la ciudad. O sea, el derecho que debe tener toda ciudadana de poder elegir y ser partícipe de forma activa en la forma de urbanización de su ciudad. Además, y de una forma agradable para el lector, nos muestra la conexión que siempre ha habido entre el capital y la urbanización, con ejemplos que van desde la reurbanización de París en el segundo imperio francés (llevado a cabo por Napoleón III y el barón Haussmann), hasta los múltiples procesos de gentrificación que se dan en las grandes ciudades actuales.

De esta manera, el geógrafo inglés pretende poner en valor los diferentes levantamientos o revoluciones que ha habido en las ciudades, y especialmente la Comuna de París, a menudo despreciada y olvidada entre la izquierda más tradicional. Y mediante este proceso de dignificación de las revueltas de las ciudades, intenta abrir el espectro de la izquierda más ortodoxa, que solo ha considerado las revoluciones proletarias como las auténticas (y únicas) revoluciones de la izquierda emancipadora.

Por lo tanto, lo que David Harvey quiere con este libro es que la izquierda le dé la importancia que se merece a las ciudades, cosa que siempre ha hecho la derecha capitalista (bien mediante las formas de urbanización, bien mediante la absorción por parte del urbanismo del excedente -plusvalor- generado en los procesos de explotación capitalista).

“La cuestión de qué tipo de ciudad queremos no puede divorciarse de la cuestión de qué tipo de personas queremos ser, qué tipo de relaciones sociales buscamos, qué relaciones con la naturaleza mantenemos, qué estilo de vida deseamos o qué valores estéticos tenemos”. David Harvey, Ciudades Rebeldes.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s