KULTURAREN TXOKOA / Zinema

Metropolis – Fritz Lang

Urtea: 1927

Iraupena: 153 min.

Herrialdea: Alemania

Zuzendaria: Fritz Lang

Gidoilaria: Thea von Harbou

Generoa: Zientzia fikzioa, drama

Musika: Bernd Schultheis eta Gottfried Huppertz

Aktoreak: Gustav Fröhlich, Brigitte Helm, Alfred Abel, Rudolf Klein-Rogge, Fritz Rasp, Theodor Loos, Heinrich George, Fritz Alberti, Grete Berger, Heinrich Gotho, Georg John eta Olaf Storm

Laburpena:

Zinemaren historiako filme handienetakoa kontsideratzen den maisu lan honek hiri global klasista baten paradigma irudikatzen du*.

2026. urtean kokatutako hiri-estatuan, Metropolis-en, langileriak lurpeko ghetto batean bizirik iraun behar duen bitartean, elitea (pentsalari eta jabeek osatua) lurrazalean bizi da egon daitezkeen luxu guztiekin (etxe izugarriak, lorategi ederrak…). Elitearen bizi-estiloa mantentzeko etengabe lanean dabilen langileria iraultza baten atarian dagoenean, istorioaren nondik-norakoak aldatu eta hiriaren patua erabakiko da.

Kutxu marxistak dituen pelikula honek oso ondo irudikatzen ditu guztiz antagoniko eta osagarriak diren bi klaseak: botere osoa eta produkzio bideak dituen klase aberatsa eta hiriaren bihotz industrialean bizitzera derrigortua dagoen langileria.

Iraultza, desberdintasun soziala, gentrifikazioa edo maitasuna bezalako gai potoloez elikatzen den filme benetan gomendagarria.

*Left Hand Rotation

Metrópolis

Año: 1927 metropolis

Duración: 153 min.

País: Alemania

Director: Fritz Lang

Guionista: Thea von Harbou

Música: Bernd Schultheis y Gottfried Huppertz

Género: Ciencia ficción, drama

Reparto: Gustav Fröhlich, Brigitte Helm, Alfred Abel, Rudolf Klein-Rogge, Fritz Rasp, Theodor Loos, Heinrich George, Fritz Alberti, Grete Berger, Heinrich Gotho, Georg John y Olaf Storm

Sinopsis:

Metrópolis es considerada una de las más grandes obras maestras del cine de ciencia ficción. En ella se plasma perfectamente el paradigma de la ciudad global clasista*.

La película está ambientada en el año 2026 en Metrópolis, una ciudad-estado donde se diferencian dos clases muy distintas: por un lado se encuentra la élite, formada por intelectuales y propietarios y, por el otro lado, la clase obrera. Mientras que la élite goza de todos los lujos (edificios magníficos, preciosos jardines, etc.), la clase obrera está obligada a permanecer en un gueto subterráneo, trabajando sin cesar para que la élite pueda seguir con su alto tren de vida. Pero, cuando la clase oprimida esté a punto de revelarse, algo cambiará y se decidirá el destino de la gran urbe.

Esta película de carácter Marxista muestra muy bien las dos clases antagónicas y complementarias de nuestra sociedad: la clase dominante, dueña de todo el poder y de los medios de producción, y la clase oprimida, obligada a sobrevivir en el corazón industrial de la ciudad.

Una película imprescindible que trata sobre aspectos tan importantes como la revolución, la desigualdad social, la gentrificación o el amor.

*Left Hand Rotation

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s