ARTIKULUAK

Hirigintza ala Dirua?

03Ez da erraza hitz gutxitan azken urteotan hiriek bizi izan duten bilakaeraren azterketa erreal bat egitea. Azken bi hamarkadetan (azkenengoan nabariagoa da), eguneroko bizitzan nabaritzen ditugun, baina identifikatzeko gai ez garen hainbat fenomeno ematen ari dira. Egunero entzuten ditugu kalean, lagunartean edota tabernetan hainbat eta hainbat kexa: Herrian ez dago frontoi irekirik! Parkeetan ez dago berdegunerik! Autoak baino ez daude kaleetan! Ez dago esertzeko lekurik! Ezin dut alokairua ordaindu!… Baina kexa guzti hauek fenomeno isolatuak ahal dira? Ez al dago beraien arteko konexiorik? Artikulu honetan galdera hauei erantzun bat bilatzen saiatuko gara, testuinguru global baten kokatzen saiatuko garen heinean.

Hona hemen kapitalaren menpeko hirigintza eredu honen baitan identifikatutako hainbat arazo eta definizio:

– Espazio publikoa vs pribatua

Espazio publikoaren eta pribatuaren arteko harremanak ez dira inoiz errazak izan. Ongizatea defendatzen duen gizarte osasuntsu batean lehenengo espazio motak lehentasuna izan beharko lukeen arren, espazio pribatuen beharra ere agerikoa da. Merkatu sistema ekonomikoak nagusitasuna duen gure gizartean, gune pribatu zein publikoek modu orekatu batean elkarrekin bizitzen jakin behar dute, ekonomiaren esparruan ere erakunde publiko zein enpresa pribatuak era osagarrian elkarbizitzan egon beharko luketen moduan. Arazoa oreka hori sortu eta mantentzeko orduan ematen da. Azken urteotan, publiko eta pribatuaren arteko oreka hautsi egin da, eta, ongizate-sistemaren beste hainbat arlotan gertatu den bezala, – osasunean, hezkuntzan, edota segurtasunean, adibidez- arlo pribatua publikoaren eremuan sartu eta haren esparruaren zati handi bat bereganatu du. Honen adibide garbi dira gaur egun gure kaleak “kolonizatzen” ari diren tabernen terraza, mahai eta aulkiak. Kasu hauetan, espazio publikoa kudeatzeko ardura duten udal gobernu ezberdinek, ardura hau tabernari eta dendarien esku uzten dute, herritar guztiona den espazioa alokatuz. Beti gertatu ohi den moduan, udal gobernuaren helburua irabazi ekonomikoa bilatzea den artean, kaltetu nagusiak herritarrak izango dira. Lehenago doako aisialdi gunea, aparkalekua, berdegunea, … zegoen lekuan, gaur egun ordaindu beharreko terraza bat agertu baita.875854_1

Dirudienez, agintari batzuei ahaztu egin zaie espazio publikoa guztiona dela, eta, ondorioz, guztiontzat arautu behar dutela, ez soilik zerbitzu sektorearentzat. Honen erakusle dira herri eta hiri ezberdinetan azken urteotan agertu diren ordenantza ezberdinak.

Espazio publikoaren inguruko erregulazio guzti honek, askotan irudikatzea kostatzen zaizkigun beste helburu batzuk ere baditu. Helburu hauek oso ondo azaltzen ditu Unai Fernandez de Betoño arkitekto eta doktoreak HIRI GARA liburuan: “2011an, “haserretuen” kanpaldi ezberdinek espainiar estatuko plazak okupatu zituztenean, agerian gelditu ziren agintarien jokabide esanguratsu batzuk. 2011ko Maiatzaren 27an Bartzelonako Katalunia plaza indarrez hustu ostean, Artur Mas Generalitateko presidenteak hurrengo galdera luzatu zuen kataluniako parlamentuan Mossoen jokabidea justifikatzeko: “Onargarria al da gizarte demokratiko batean talde jakin batzuek espazio publikoa sistematikoki eta mugarik gabe okupatzea?” Agian ez, baina espazio publikoa okupatzen duenaren arabera tolerantzia maila ezberdinak aplikatzea ere ez da oso demokratikoa. Kontua da inbertsioak erakartzeko apaindu dugun hiri-espazio publikoan ez dagoela aldarrikapenerako tokirik. Haserretu inkonformista hauek ez dira txukun geratzen turisten argazkietan. Izan ere , espazio publikoa honakoa da ezarritako ordenarentzat: etxetik lanera eta lanetik erosketak egitera joateko eraiki gabe utzi behar izan zuten hutsunea.”Scan2

Gainera, lanera edo erosketak egitera joateko hutsune hori, autoen menpe dago diseinatua. Autoa izan da gaur eguneko hirien diseinuan eragin gehien izan duen faktorea. Askatasunaren eta erosotasunaren aitzakia lematzat hartuz, etengabeko kontsumoa ( erregai fusilen kontsumoa eta autoena beraiena) indartzen duen autoaren erabileran oinarritutako hiriak sortu ditugu, beste ezer kontuan hartu gabe. Hala, hirietako kutsadura tasak jasangaitzak bilakatu dira, eta hiritarrena den espazio publikoa azalera totalaren %15era mugatu da. Bien bitartean ez gara konturatzen gidatzea gidatua izatea dela…

– Gentrifikazioa

Aspaldi honetan askotan entzuten da hitz hau (Londresen militante anarkistak aurrera daramaten kanpainaren inguruan hitz egitean, besteak beste), baina zer da Gentrifikazioa? Gentrifikazioa, Ruth Glass soziologo marxistak 1964an asmatutako neologismo ingelesa da. “Gentry” termino ingelesak burges esan nahi du, beraz, Gentrifikazio terminoa langile auzo edo auzo xume baten burgeste edo elitizazioa da. Elitizazio honek, bertako biztanleen derrigorrezko ordezkapena eragiten du: erdi mailako klaseko jendeak erosteko ahalmen txikiagoa duena auzotik botatzen du, nahita edo nahi gabe, prezioen (etxebizitza alokairuak, batez ere) igoeraren ondorioz. Fenomeno hau, hiri-birgaitzearen ezkutuko aldea dela esan genezake. Prozesu hau bat-batean gertatu daiteke, eraberritze azkar baten ondorioz, edo beste leku askotan gertatzen ari den bezala, urteetan zehar ia-ia ohartu gabe.

Baina, nola gertzatzen da prozesu hau? Honetarako erabiltzen den estrategia oso ezaguna da. Estrategiak, auzoa turismo-erakargarri bihurtzean datza. Honek, auzoa balio erantsia duen salgai bilakatzen du. Honetarako, hainbat urrats errepikatu ohi dira munduko hiri ezberdinetan: diru laguntza publikoen diskriminazio “positiboa”, negozio ustez finak soilik babesteko, beste batzuk apropos debekatzen diren bitartean; kontrol polizialaren areagotzea (kamerak, presentzia, komisariak, …); hirugarren sektorerako bihurtzea, bulegoek eta hotelek etxebizitzak ordezkatuz; graffiti politikoen ordez instituzio-ekimeneko muralak pintaraztea; espazio publikoa merkataritza-gune bihurtzea, …

Solar ArgumosaGentrifikazioaren adibideak ugariak izan dira 1950-1960 urteetan, alde batetik, Ipar amerikako hirien erdiguneen berbalorizazio sistematikoa hasi zenetik , eta, bestetik, hauen berreraikuntza Ingalaterran gertatu zenetik. Gainera, izaera ezberdina izan dute garai eta gunearen arabera. Honela, 1970-1980 urteetan, erresistentzia mugimendu indartsuekin batera eman zen gentrifikazioa. 1990. hamarkadan, ekonomiaren hazkundearen geldiunearekin batera, kontrako korronte bat sortzeen hasi zen, oso azkar birbideratua izan zena gentrifikazioaren bidez. 2000. urtetik aurrera, mundu guztira zabaldu zen joera hau, eta gainera inolako erresistentzia mugimendurik gabe (badaude erresistentzia mugimendu puntualak, Euskal Herriko gaztetxe mugimendua, europako zentro sozial autogestionatuak, …).

Gaur egun, gentrifikazioa hirigintza politikaren xede nagusietako bat bilakatu da munduko hirietan, non botere publikoek lehen mailako ardura hartzen duten erdi eta goi mailako klaseetako jendearen ber-apropiazioan, behe mailako klaseen zoritxarrerako.

Honekin paraleloki prozesuak bere formetan eboluzionatu du. Gaur egun, ez da soilik langile auzoen biziberritze progresibo batera mugatzen, biziguneak ez diren beste espazio herritar askoren transformazioan ere pausoak ematen hasi baita. Honela, botere publiko zein pribatuek industria guneen transformazioan interes berezia erakusten dute, kasu askotan hauek izan duten eta izan dezaketen sinbolismo eta memoriagatik.

– Hirigintza vs memoria kolektiboa

Jada, nahiko argi gelditu da, bizi dugun gizarte ereduan, botere publikoek diruaren eta dirudunen mesedetan jartzen dutela hiria eta honen diseinua. Baina, aipatutako estrategia guztiek ezin dute gure buruen baitan dagoenaren aurka borrokatu, ezin dute gure memoria kolektiboaren aurka borrokatu … Edo bai?

Azken urteotan ( eta honek badu “new Guild gentrification” kontzeptuarekin zerikusia, eraikuntza berriko gentrifikazioarekin alegia), hirien diseinuak, hauen pertsonalitatearen etengabeko desagertzera garamatza. Izaera industrialeko hirietan, ez da izaera horren arrastorik ageri, izaera ruraleko hiriguneak guztiz desagertu dira, … Guzti honek, interes ekonomikoez gain badu interes politiko argi bat, zeinetan izaeradun hiri guneetatik (langile izaeradun gune aktiboak) izaera neutrodun (izaera globalizatu kapitalista gehienetan) hiri “deskafeinatuetara” pasa garen. Hirien des-pertsonalizazio honek, hiritarron izaeran eragin zuzena dauka, izan ginena ahaztu eta hiri neutro baten bizi diren hiritar neutro bilakatzen ari garelarik.

Memoriaren desagertzearen adierazle nabarmen bat Bilbo hirian aurki genezake. Bilbo, hiri industriala izaki, langile borroka ezberdinen adierazle garbia izan da. Borroka hauen artean esanguratsuenetako Euskalduna ontziolan eman zen 80. Hamarkadan. Borroka hau, estatuko langile mugimenduaren baitan erreferentzia gisa hartua izan da. Hau dela eta, agintariek ez zuten inongo dudarik izan, Bilbao Ría 2000 hirigintza planaren baitan, Euskalduna ontziolen eta Bilboko ibai ertzeko beste industria gune guztien eraispena eta ibai-ertz guztiaren eraldaketa integrala bultzatzeko orduan. Honela, Bilbo industrial eta langile batetik, postaletan agertzen den Bilbao garbi eta politera igaro ginen, bidean galtzen genuena kontuan hartu gabe.transformacion-bilbao-abandoibarra_foto610x342

Gaur egun, bilboko gazte gehienei Euskaldunaren esanahiaz galdetuz gero, Euskalduna jauregiaz hitz egingo dute.…

– Indibidualismoa eta hiri diseinua

Lehenago aipatu bezala, kapitalaren menpeko hirigintza eredua da azken urteotan bizi duguna. Hiritarra etengabeko kontsumora bideratzen den heinean (espazio publikoaren pribatizazioa, …), pertsonen arteko erlazioak gero eta urriagoak dira. Arlo honetan ere hirien eta hiriko elementuen diseinuak badu eragina.

Kontuan hartu beharreko faktorea, autoen hegemonia da. Autoak, indibidualismoaren erakusle nagusiak dira, eta, lehenago aipatu bezala, hirien diseinua beraien menpe egin da azken urteotan. Honela, hiri edo herri bateko edozein kaletan, autoek zabaleraren %80 inguru okupatzen dute. Libre geratzen den espazio apurra espaloiak egiteko erabiltzen da. Espaloi hauek, duten zabaleragatik, jendea mugitzeko daude diseinatuak, ez bertan geldik geratzeko (hizketan, harremanetan, …). Beraz, gure herriak, autoz edo oinez, baina etengabe mugitzeko daude pentsatuak (lanetik etxera-etxetik erosketara. Kontsumoa+ indibidualismoa).

0_588wve2zBeste adibide garbi bat kale altzarien diseinuan aurki genezake. Lehenago oso erraza zen banku jarrai luzeak, mahaiak, biribilean esertzeko guneak, txoko ezberdinak, … aurkitzea gure hirietako espazio publikoetan. Gaur egun, inolako interesik ez duten banku indibidualak aurkitzen ditugu lautada handien erdian. Kasu honetan ere, hau ez da kasualitatea, herritarren arteko harremanak mugatu eta indibidualismoa bultzatzeko beste neurri bat baino ez da.

Beste adibide bat gune publiko estalien falta da. Gaur egun ez dago inongo interesik jendea kalean elkartu eta harremanak bultzatzeko, beti ere taberna bateko terrazan ez bada (aisialdiaren eta harremanen pribatizazioa).

Unai Fernandez de Betoñok bere HIRI GARA liburuan dioen moduan, “logikoa da botereak nolabaiteko agorafobia edukitzea, historian iraultza zein zapalkuntza ugariren Iker bilakatu baitira plazak: Pekingo Tiananmen, Buenos Aireseko Maiatzeko plaza, Habanako Iraultzaren Plaza, Moskuko Plaza Gorria… Hala ere, baikorrak izateko arrazoirik ere bada. Manuel Delgado antropologoak aspaldi esan bezala, “ona da boterea plaza baten gerta daitekeenaren beldur izatea””.

Bibliografia

1 -Unai Fernandez de Betoño, (2014) HIRI GARA ; Donostia, Astero.

2 –ALDIRI aldizkaria, (2015) 23. Zenbakia Pribatu/Publiko ; Udako Euskal unibertsitatea

3-http://www.hypergeo.eu/spip.php?article546

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s