IRITZIA

Amancio Ortega, Miseriak Ekarritako Dolar Uholdea / Dólares Miseria

Amancio Ortega, miseriak ekarritako dolar uholdea

amancio_cover_2190_635xBetiko leloaren betiko leloa. “Bere burua egin duen pertsona da, hutsetik hasi zena”, “Enpresari eredugarria da”,… Forbes aldizkariaren arabera munduko pertsona aberatsena dena (72.300 milioi dolarreko ondasuna dauka) deskribatzeko erabiliak diren hitzak dira hauek, hots, Amancio Ortega deskribatzeko.

Ukaezina da Ortega hutsetik hasi zen pertsona bat dela (“hutsetik hastea” zein erlatiboa den kontutan eduki gabe), 1975ean A Coruñan zabaldutako lehenengo Zara dendan berak eta bere emazteak egindako arropak saltzen baitzituen. Hastapenak umilak izan ziren beraz. Egia da baita bere burua egin duen pertsona dela, Inditex enpresaren %59’3 edukita, berak hartutako erabakiek eraman dutela enpresa dagoen tokira.

Momentuz, ezer txarrik ez. Baina, nola izan da posible A Coruñan denda bakarra zuen pertsona munduko aberatsena izatera iristea? Bada, esplotazioa erabiliz, esplotazioa asko erabiliz. Inditexen barruan dauden markak (Zara, Bershka, Pull&Bear, Stradivarius, Massimo Dutti, Oysho, Zara Home, Uterqüe, Tempe) behin eta berriz salatuak izan dira beraien fabriketan gertatzen diren langileen esplotazioagatik eta lanerako haurrak erabiltzeagatik. Mundu guztitik iristen dira salaketak: Bangladesh, India, Maroko, Brasil, Portugal, Galizia,…

Adibideak ugari dira eta nahikoa da interneten begirada bat ematea hainbat aurkitzeko: haurren erabilera Portugalen, asteko 65 orduko lanaldia 178€-ren truke Marokon, Brasilen 1,4 milioiko isuna,… Egoera oraindik okerragoa da Asian, eta bertan ditu Inditexek fabrika gehien. Ehsan Ullah Khan-ek, haurren esplotazioaren kontrako mugimenduko liderrak, dion bezala Zara markaren produkzioa Asian haurren esplotazioan oinarritzen da. Horrez gain, esplotazio zuzenetik haratago, fabriketako kondizio kaskarrek ere ehundaka hilketa (ta beste asko ez dakizkigunak) eragiten dituzte, suteen eraginez edota fabrikak behera erortzean.

Maleruski, kritika hauek ez dute beharko luketen oihartzuna lortzen, jendeak goian aipatutako esaldiak erabiltzen ditu enpresari galiziarra deskribatzeko. Horrez gain, Cáritas eta beste fundazio batzuetara noizean behin egiten dituen donazioek Ortegarekiko jendeak daukan iritzia oraindik hobea izatea dakar. Munduko aberatsenak oso zaleak dira horrelako donazio puntualetara (Bill Gates, George Soros,…), zeinak kristau karitate kaltegarri eta ez eraginkorrean oinarritzen diren, oso publizitate ona baitira, bai beraientzat, bai beraien enpresen markentzat. Gainera, ezin ahaztu fundazio bidez eginiko donazio horiek mesedegarri direla ogasunean beherapen mardulak edukitzeko.

Hori dela eta, ez daukat inongo estimurik gordeta Amancio Ortegarentzat. Ostiralean, Forbes aldizkariak bere zerrenda famatua argitaratzean, jendeak (espero dut gutxi batzuk izatea) enbidia eta miresmen osoz begiratuko zuen enpresari galiziarra, pertsona eredugarri bat kontsideratuz. Niri, berriz, Toni Mejías (LCDM) eta Pablo Sanchezek (La Raíz) egindako Mi Patria Digna kanta ikaragarriaren azken estrofak etorri zaizkit soilik burura: “Y al que come de la mano del esclavo, mátalo. Mátalo”.

Amancio Ortega, dólares miseria

zaraVuelve la misma cantinela de siempre. “Es una persona que se ha hecho a sí mismo, empezó de cero”, “Es un empresario modelo”,… Son frases que a menudo han servido para describir a Amancio Ortega, considerado recientemente por la revista Forbes como la persona más rica del mundo con una fortuna que alcanza los 72.300 millones de dólares.

Es innegable que Ortega empezó de cero (obviando lo relativo que es lo de “empezar de cero”), ya que la primera empresa de Zara se remonta a 1975, donde se vendían ropa que cosían Amancio y su mujer. Por lo tanto, los comienzos fueron humildes para este empresario gallego. Es también cierto que es una persona que se ha hecho a sí mismo, porque posee el 59,3% del gigante textil Inditex. Por lo tanto, los movimientos empresariales que lo han llevado a ser la persona más rica del mundo han sido decisiones suyas.

Hasta aquí, todo correcto. Pero, ¿cómo ha podido dar el salto de tener una sola tienda en A Coruña a ser el hombre más rico del mundo? Pues apoyándose en la explotación, en mucha explotación. Las marcas que se engloban dentro de Inditex (Zara, Pull&Bear, Bershka, Massimo Dutti, Stradivarius, Oysho, Zara Home, Uterqüe, Tempe) han sido constantemente denunciadas por explotación de trabajadores y empleo de mano de obra infantil. Hay denuncias provenientes de todas partes del planeta: Bangladesh, India, Marruecos, Brasil, Portugal, Galicia,…

Los ejemplos son muchos, y basta con mirar un poco en internet para encontrar algunos: explotación infantil en Portugal, 65 horas semanales por 178 € al mes, multas de 1,4 millones de euros en Brasil,… Y las cosas empeoran si se mira hacia Asia, y así lo asegura el líder contra la explotación infantil Ehsan Ullah Khan, que afirma que la producción de Zara en Asia se sustenta en el trabajo infantil. Las condiciones de las empresas también son nefastas, provocando cientos de muertos (que se sepan) en incendios y derrumbamientos.

Pero, lamentablemente, estas críticas no suelen llegar al público, que suele describir a Amancio Ortega con las frases citadas al inicio. Además, las puntuales donaciones que Ortega hace a Cáritas y otras fundaciones, hace que la imagen de Amancio sea aún mejor. Estas donaciones, a las que son muy aficionadas las grandes fortunas (Bill Gates, George Soros,…) y que se fundamentan en la dañina y nada beneficiadora concepción cristiana de la caridad, son una excelente publicidad para su persona y la marca Inditex. Junto a ello, comentar también que, al ser estas donaciones hechas mediante fundaciones, son una vía para desgravar en Hacienda.

Por lo tanto, no hay ningún aprecio guardado en mi persona hacia Amancio Ortega. El viernes, al publicarse la lista Forbes de las personas más ricas del mundo, alguna gente (espero que poca) miraría con ojos de envidia y admiración la imagen del empresario gallego, considerándolo un ejemplo a seguir. En mi caso, lo que me rondó en la cabeza fue la frase final de la magnífica canción de Toni Mejías (LCDM) y Pablo Sanchez (La Raíz), Mi patria digna: “Y al que come de la mano del esclavo, mátalo. Mátalo.”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s