Elkarrizketa / KULTURAREN TXOKOA / Musika

Nevadah-n denak balio du

Nevadah Durangaldean sortutako talde berria da. 5 taldekidek osatzen dute: Agirre (ahotsa), Txurtxil (gitarra), Agirrebeitia (gitarra), Taketa (Baxua) eta Pellus (bateria). Gaur lehen aldiz ikusteko aukera izango da Durangoko Txosnetan. 2014ko abuztuan hasi ziren martxan eta Iditu-ko lokaletan entseatzen dihardute gaurko kontzertua prestatzen. Beraiekin izan gara debuta egin aurretik hauen urduritasun maila neurtzeko.11986346_1387211508245120_3283019710319954403_n

Nevadah-ko kideak hainbat talde ezberdinetatik zatozte. Nola sortu zen batzeko ideia?

Guztiok beste talde batzuetan jo dugu. Little John and the Howling Wolf, Trastorno, Kruders eta Sus Scrofa edo Delirium Tren-ez taldeetan ibili gara aurretik. Hasiera baten Txurtxil, Taketa eta Pello hasi ginen entseatzen, musika egiteko gogoekin, eta gero Agirre eta Agirrebeitia batu ziren.

Duela asko ezagutzen ginen eta betidanik izan gara musika zaleak. Kontzertu askotan elkartu izan gara eta trago artean entseatu eta joateari buruz hitz egiten hasi ginen. Egun bat, beste bat… eta gaur arte. Kantak egiten hasi eta orain gure lehenengo kontzertua emateko prest gaude.

Zer aurkitu dezakegu Nevadah entzuterakoan? Zeintzuk dira zuen influentziak?

Egia esan musika egiterakoan barruan daramaguna islatu nahi dugu, kanporatu eta ondo pasatu batez ere. Hala ere, argi dago kantak egiterakoan influentzia batzuk ditugula, bakoitzak bereak. Blues-a, garaje-a, rock eskandinaviarra, punk rock-a, stoner-a… denetik dugu taldean. Baina Nevadah-k zein musika estilo jotzen duen galdetzerakoan ez dugu gure burua etiketatzen; hori beste batzuek egitea nahiago dugu. Eta ez gara taldetan sartzen hasiko, zerrenda luzeegia izango litzateke eta.

11836838_1387211428245128_8811090746225359705_n

Zergaitik “Nevadah” izena?

Izenari dagokionez, beti izan dugu ipar-amerikarekiko gustu bat, seguruenik entzuten ditugun talde asko bertakoak direlako. Bueltak ematen hasi ginen eta egiten genuen musikarekin lotura bat sortzen hasi ginen. Bat-batean izen hau burura etorri zitzaigun, eta Nevadako estatua “denak balio duen” estatua dela konturatu ginen: jokoa, alkohola…

Gainera, gaia gurera ekarriz, Idahora bezala Nevadara ere bertatik artzain asko joan ziren, eta Euskal Herria eta Ipar-amerikaren arteko lotura ere egin genuen.

Askok galdetzen digute: eta bukaerako H hori? Ba egia esan gure tokea eman nahi genion taldearen izenari, eta H-a gehitu genion. Beste batzuek diote, “badakizue Nevada H Gabe dela, ez?”. Argi dago badakigula… “DAH” terminoa Erresuma Batuko kaleko hizkuntzan “kontaidazu aurretik ez dakidan beste gauza bat” bezala erabiltzen da. Hori da galdera horri erantzuteko erabiltzen duguna.

Durangoko jaietan joko duzue lehen aldiz. Presioa sentitzen duzue zuen herriko jaietan debutatzeagaitik?
Guretzat plazer izugarria da Durangoko jaietan debutatzea. Urtebete entseatzen egotea eta lehenengo kontzertua etxean eman ahal izatea… brutala! Egia esan badaukagu tentsio puntu bat, baina ez dakigu herriko jaietan joteagatik den edo lehenengo kontzertua emateagatik den. Hala ere, gogoz gabiltza ensaiatzen, eta espektakulua ematea espero dugu. Gainera Sumision City Blues eta Las Tea Party bezalako taldeekin jotzeak dena borobiltzen du.

Zerbait berezia prestatu duzue kontzertu honetarako?
Berezia? Ez. Aurretik esan bezala espektakulu pixka bat ematea espero dugu eta batez ere behean daudenei gure kantak gustatzea; horrekin nahikoa dugu. Jendea zer egiten dugun ikusteko gogoz dago, edo hori transmititu digute behintzat.

12088072_1388476541451950_4750892274278810846_nZeintzuk dira zuen etorkizunerako planak? Disko grabaketarik? Kontzertu gehiago?
Arraro samarra da etorkizunari buruz hitz egitea oraindik kontzerturik jo ez dugunean. Printzipioz lokalean egiten duguna taula gainera eramatea da gure helburua, eta gero eta leku gehiagotan bada, hobe.
Azkenaldian musika munduak bizi dituen zailtasunei buruz hitz egitea cliché moduko bat bihurtu da. Baina horrela da. Guri disko bat grabatzea asko gustatuko litzaiguke, hori argi dugu, baina oso zaila da. Momentuz, kontzertuak lotzen baditugu, pozik!

Bukatzeko, gaur gauean jendea Durangoko Txosnetara hurbiltzera animatzen dugu. 22:30etan joko dugu Sumision City Blues eta Las Tea Party taldeekin.

Nevadah – Sad City Blues from Aitor Mendilibar on Vimeo.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s