IRITZIA

Cap al Futur

Mes-independentista-Barcelona-PERE-VIRGILI_ARAIMA20131019_0197_4Igande honetan Kataluniako hauteskundeak izango dira. Batzuentzako plebiszitarioak, beste batzuen ustez autonomikoak soilik, baina dudarik gabe oso garrantzitsuak. Hauteskunde hauetara aurkezten diren aktoreak aztertuko ditugu.

Alde batetik, erregimen espainiarreko indar politikoak: PP, PSC eta Ciutadans. Hauek beldurraren mezua zabaldu dute, independentzia lortuz gero Kataluniatik bankuek ihes egingo dutela edo Europar Batasunetik kanpo geratuko direla esanez. Berririk ez.

Bestalde indar independentistak daude. Batetik Junts Pel Sí, eta bestetik CUP. Hauteskundeak plebiszitarioak bezala proposatu ziren eta independentistek zerrenda bakarra osatzeko asmoa zuten. CUPek, CDC, ERC eta agente sozial ezberdinek osatzen duten zerrenda bakar horretan ez sartzea erabaki zuen, bide orri ezberdina eta politikoek osatzen zuten zerrenda zekartelako hauek. CUPek politikorik gabeko zerrenda bat nahi zuen eta otsailerako berriro hauteskundeak egitea herrialdeko aniztasuna onartuz. Horregatik, nahiz eta gobernurako giltza izan, ez dute, Junts Pel Sí-ko zerrendan laugarren lekuan ezkutatzen den Artur Mas, president moduan inbestitzeko asmorik.

Hirugarren bloke baten Catalunya Sí Que es Pot koalizioa aurkitzen dugu. Hauek independentistak izan ez arren, erabakitzeko eskubidearen alde daude eta arazo sozialak bandera baten atzean ezkutatzea salatzen diote Masi.

Larria da prozesua Masekin identifikatzea, jendetik sortutako prozesua izan denean, bereziki. Nazioa da herria nola eraiki behar den esan behar duena. Alde soziala eta independentzia eskutik joan behar dira. Elite katalanak zein espainolak berdinak dira. Horregatik mina ematen du, alde batetik, ezkertiarrak direnak burgesia katalanaren ondoan ikusteak, eta bestetik, ezkertiarrak direnak ere, herri katalanaren autodeterminazio eskubidea (eta prozesua) burgesia katalan horrekin identifikatzea, eta ez herritarrekin. Independentzia beharrezkoa da den dena erabakitzeko, herrien kartzela den estatu espainiarrean ez baitago aukerarik herriak bere subiranotasuna gauzatzeko.

Bidea harriz betea dago, baina aurreko Diadan eginiko manifestazio historikoan bidea argi geratu zen, Katalunia independente baten bidea: behetik eta prozesu eratzaile baten bitartez, itxaropenarekin etorkizunera begira dagoen herrialdearena.

Cap al Futur

kcat849_opEste domingo se celebran elecciones en Catalunya, para algunos plebiscitarias, para otros simplemente autonómicas. Lo que nadie duda es de su importancia. Analicemos los actores que concurren en ellas.

Por una parte, nos encontramos las fuerzas del régimen español que representan PP, PSC y Ciutadans, las cuales envían mensajes de apocalipsis y amenazas como la huída de bancos o la salida de la Unión Europea si se diese el caso de la independencia de Catalunya. Nada nuevo.

Por otro lado, las fuerzas independentistas que representan Junts Pel Sí y la CUP. Las elecciones se plantearon como plebiscitarias ya que se pretendía crear una lista unitaria de todas las fuerzas independentistas. Pero la CUP decidió no unirse a esa lista, ya que esta opción en la que están unidas CDC y ERC, junto con otros agentes sociales, no compartía la misma hoja de ruta e iba a estar formada por políticos. La CUP insistía en una lista sin políticos y volver a celebrar elecciones en febrero respetando la pluralidad del país. Por ello, y aunque tengan la llave de gobierno, no pretenden investir a Artur Mas, escondido en el cuarto puesto de la lista de Junts Pel Sí, como president.

El tercer boque lo representa Catalunya Sí Que es Pot, que pese a no ser independentista está por el derecho a decidir y crítica a Mas esconder los problemas sociales tras una bandera.

El problema es identificar el proceso con el proceso de Mas. Un proceso que ha nacido de la gente y que debe ser la misma ciudadanía catalana quien decida cómo realizarse como nación. Lo social y la independencia deben ir de la mano. Las élites catalanas y las españolas cabalgan en la misma dirección a pesar de todo. Por eso, duele tanto ver a gente de izquierdas junto a la burguesía catalana, como también duele ver a gente de izquierdas identificando el proceso de autodeterminación del pueblo catalán con esa misma burguesía, y no con el pueblo, que es realmente el que hace la historia. La independencia es necesaria para decidirlo todo, ya que en esa cárcel de pueblos que es el estado español no hay salida para que el pueblo ejerza su soberanía.

El camino está lleno de piedras, pero el puntero de la manifestación histórica de la pasada Diada señalaba el futuro, un futuro de una Catalunya independiente, de un nuevo país que, desde abajo y desde un proceso constituyente, mira hacia el futuro con esperanza.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s