ARTIKULUAK

FUTBOLA: Kirola edo Politika?

futbol-negocioAzken aldian, kirolzaleek, eta, batez ere, futbolzaleek, kirol honen esentzia nola murriztu den eta espektakulua zein negozio aldera jo duten lekuko izan dira. Espektakulu gizarte horren zati bat bihurtuz, gizarte artifizial baten irudien menpe jarriz, errealitatearen errepresentazio huts batean bilakatu da besterik ez.

Futbolak bere funtzio printzipala galtzeaz aparte, ulertezina den neurrigabeko negozio erraldoia bihurtu da, kirol lehiatik merkatu lehiara pasatuz. FIFA, bere eroskeriak eta ustelkeriak barne, esku ikusezina izango zen futbol sistema monopolizatu honetan, gaur eguneko errealitatearen ispilu.

Dudarik gabe futbola zaleentzat sentimendua da, erlijio bat. Eduardo Galeanok futbola eta Jainkoaren arteko antzekotasunaz hitz egiten zuen. Bere esanetan biekdaukate sinesle askoren debozioa eta intelektual askoren mesfidantza. Espektakulotik “munduko irabazi gehien dituen negozioetako bat bihurtu da, jolasteko antolatua ez ezik, ez jolasteko antolatua dagoena” ere idatzi zuen Galeanok.

Langileriatik eliteetara

Futbolak Britainia Handian du jatorria langileriaren kirol bezala, langileen arteko sozializazio mekanismoa izanik, hain zuzen. Urteak pasa, korporazio handiek kirol hau langileriari kendu eta merkatu ekonomia gailentzen den negozioa bihurtu dute. Klubak enpresa handiak dira eta beraien artean lehiatzen dute, baina ez zelaian, merkatuan baizik. Enpresa hauek bulegoetan kudeatzen dira irabazi ekonomikoak lortzeko helburuarekin eta ahal izanez gero, albokoa zapalduz.

stpauli2

Mota guztietako enpresak futbolarekin erlazionatzen dira. Bai  babesle bezala zein kontaktu pertsonal zuzenak direla eta. Maiz ikus daiteke klubetako presidentea enpresa handi baten jabe dela. Real Madrileko Florentino Perez kasu, estatu espainiarreko eraikitzaile handienetako (ACS) baten jabea dena. Madrileko udaletxean orain arte izandako Alderdi Popularrarekin (PP) hirirako zerbitzuetan lan egiteko kontzesioak zituen bere enpresa honek.

Futbolaren negozio honetan, badago aipatu beharreko beste gertaera bat: herrialde afrikarretatik gerra eta pobreziatik ihes datozen gazteen egoera tamalgarria. Futbol izarrak izango direlakoan, agente batzuek engainatu eta erabili egiten dituzte Diamantes Negros pelikulak oso ondo irudikatzen duen modura.

Herritarren artean desberdintasun ekonomikoa dagoen bezala kluben artean ere berdina gertatzen da: gutxi batzuek errekurtso ekonomiko gehienak monopolizatzen dituzte beste askok ahal duten bezala biziraun behar duten bitartean. Egoera hau behe maila eta maila ez profesionaletan nabariagoa da.

Enpresekin gertatzen den moduan (azkenean dena bat da), klubak alderdi politiko ezberdinekin eta hauek izan ditzaketen eraginekin erlazionatzen dira. Bai finantziazioan zein laguntza instituzionaletan ikus daiteke erlazio hori. Herrialde bateko presidentea eta klubetako presidentea berdinak diren kasuak ere ikusi dira: ezin ahaztu Berlusconi San Siroko palkoan Italiako lehen ministroa zen bitartean. Dena batera: futbola, negozioak eta politika.

Futbolarien kasu partikularrean oso zaila da politikoki iritzirik ematen duen norbait aurkitzea, eta batez ere, diskurtso ofizialetik kanpo badago. Adibidez, ETArekin erlazionatzen dituzten euskal jokalariak ezker abertzaleko ideiak jarraitzeagatik edo organizazioan familia kideren bat bertan egon izanagatik, Eñaut Zubikarairen kasu; edo espainiar selekzioan jokatzeari uko egin zion Oleguer Presas katalanaren kasua. Futbolari bezala beraien ibilbidea oztopoz beterik izan da horren ondorioz. Kasu gehiago aipa daitezke baina jokalarien gehiengoak nahiago du isiltasun politikoa arazorik ez izateko.

Metaforikoki ere politika eta futbola erlaziona daitezke klub baten zaleak alderdi politiko baten militantearekin konparatuz: subjektua klubarekin identifikatzen da alderdi batekin bere ideiengatik identifikatzen den bezala.

Marketing-a eta telebista

Futbola irudia besterik ez da azken aldian. Irudi bakoitza produktua, hau da kluba edo jokalari zehatz bat saltzeko era bat besterik ez da. Orain dela urte batzuk inork ez zuen imajinatuko gaurko marka garrantzitsuenetariko iragarkien protagonistak futbolariak izango zirenik. Modelo bezala erabiliak, beraien irudiak diru asko sortzen du. Markak eta klubak honetaz baliatzen dira eta jokalariak ere aberats egiten dira jolasteaz aparte beraien aurpegia jarriz, euren hankei baino garrantzi handiagoa emanez.

Dirua egiteko makina ez da eteten. Mundialak antolatzeko ezkutuko interesei buruz ere asko esateko dago. Mahai azpitik pasatzen diren billeteak, eraikitzaile eta bankuek maila handi horretako ekintzetan lan egiteko pertsonen esplotazioaren ondorioz lortutako etekinak …

fifaFIFAk bere diktadura ezarri du eta botere guztiarekin eta zigorgabetasun osoz fitxak mugitzen dabil. Mundialak ospatzeko egoitzak aukeratzeko orduan ustelkeria izan dela salatu da. Adibidez, Errusia 2018 edo Qatar 2022koak FIFAko kideen ustezko botoen erosketen ostean aukeratu zituzten. Estrukturalki jarduten duen mafia handi horren zati txiki bat besterik ez da.

Telebisten arloa ere landu beharra dago. Telebistek dirua irabazi eta irabazi egin dute futbolak sortutako merkatu garrantzitsuari esker. Futbola telebistaz ere baliatu da bere marketing-aren alde eta kirol hau etengabe babesteko. Telebista operadoreak eta klubak azken urte hauetan kontratu handiak sinatu dituzte futbola telebisten bitartez ikusi ahal izateko. Honek kirolari ez dio mesede egin, baina bai negozioari, telebistako espektakuluari burbuila artifizial bat eraikiz, zaleek iritzia galdu baitute eta ahaztuta geratu baitira .

Estatu espainiarraren kasu, zaleak kaltetu egin dituzte ordutegi aldaketen ondorioz, denak telebisten alde kokatuta. Ondorioz, zelaietan asistentzia murriztua ikusi da azken urteetan. Ikuslea sofaren aurrera edo tabernara bultzatu da, bai ordutegiengatik, bai sarrera eta abonamenduen prezioen igoera dela eta. Denak diru bila dabiltza.

Futbola eta identitatea

Futbola sentimendua dela diogunean, hau, aberri edo nazio baten errepresentazioarekin handitu egiten den sentimendua da. Alde batetik, munduko futbol txapelketetan aberriaren aldeko sentimendua biderkatzen da selekzio bakoitzak golak sartzen dituenean. Eta bestetik, badaude herrialde batzuk nazio bezala onartuak ez daudenak, eta ondorioz, ez dutenak selekzio ordezkapenik . Hauek beraien ofizialtasuna eta onarpena eskatzen dute kirol honen bitartez.

BmE3RovCMAEdWQ8.jpg largeBaina selekzio batek jolasten duen bakoitzean ez ezik, kluben bitartez ere aldarrikatzen dute hainbat nazioek beraien nortasuna. Ahaztezina da Iribar eta Kortabarria Athletic eta Errealeko kapitainek Franco hil ondorengo urtean, oraindik debekatuta zegoen ikurrina derbi batean atera zutenean. Karga sinboliko handia izan zuen partidu horrek, non bi talde euskaldunek Euskal nazioaren errebindikazioa egin zuten.

Azken urte hauetan ere Kataluniako independentzia lortzeko prozesuak indar handia eskuratu du, eta Bartzelona taldea prozesura bateratu da, bai bere harmailetatik zein instituzio moduan. Aipatzekoa da, eta ez soilik klabe nazionalean baizik eta politikoan ere, Athletic eta Bartzelonak 2009, 2012 eta 2015eko kopako finaletan espainiar monarkiaren kontrako eginiko txistualdiak. Politika eta futbola oso lotuta daudenaren beste adibide bat.

BIBLIoGRAFIA

1-Eduardo Galeano ,(2003) Fútbol a sol y sombra ; Santa Fe, Siglo XXI

2-Samuel Martinez (Koor.)(2010), Fútbol-espectáculo, cultura y sociedad; Puebla, Universidad Iberoamericana

3- Quique Peinado, (2013), Futbolistas de Izquierdas; Madril, Léeme Editores

4- http://www.rebelion.org/noticia.php?id=187169

5- http://www.lamarea.com/2015/08/28/el-senor-del-balon-y-el-ladrillo/

6- http://www.cuartopoder.es/luzdecruce/2010/07/05/el-futbol-deporte-de-la-clase-obrera/325

7- http://www.eldiario.es/desalambre/futbol-negocio-consumo-infancia_0_209979268.html

8- http://diario.latercera.com/2015/05/31/01/contenido/reportajes/25-190726-9-la-mafia-del-futbol.shtml

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s