KULTURAREN TXOKOA / Literatura

Chavs, the demonization of the working class / Chavs, la demonización de la clase obrera

Chavs, the demonization of the working class

9781844678648-e098116789b057d33e43ba49b1762bc4Owen Jones idazle eta kazetari ingeles gazteak idatzitako liburua da. 2011an argitaratu zen eta Erresuma Batuan existitzen den langile klasearen kriminalizazioaz mintzo da. Chavs hitza ingeleseko Council Housed And Violent akronimotik dator eta “babes ofizialeko etxeetan bizi diren pertsona biolentoak” esan nahi du. Owen Jones-ek langileriaren kriminalizazio hau neoliberalismoaren kontrairaultzaren eskutik etorri diren desberdintasun sozialen legitimazioaren testuinguruan kokatzen du.

Jones-ek chavsei buruzko estereotipoen kritika zorrotza egiteaz gain, nahita garatutako diskurtso honen atzean aurkitzen diren interes politiko eta ekonomikoak azaleratzen ditu. Hots, klase desberdinetan banatutako eta desberdintasun sozialetan oinarritutako gizartea meritokrazia faltsu baten atzean izkutatzeko asmoa eta, modu horretan, gizartean existitzen diren desberdintasun sozialen legitimazioa eta klase baxuenen lotsaraztea. Honela, hasieratik aipatzen du nola beste diskriminazio sozial batzuen aurrean (homosexualekiko, beste arraza edo etniekiko,…) asaldatzen diren pertsonek begi onez ikusten dutela chavsen kriminalizazioa, oso barneratua izan baita diskurtso neoliberala. Adibide garbi bat: gutariko zenbatek ez du inoiz choni edo canien gaineko burla egin?

Liburua Erresuma Batuko errealitatean kokatzen den arren, estatu espainolera (eta herrialde aurreratu orotara) erraz estrapola daiteke, eta horretarako chavs hitza cani edo chonigatik ordezkatu besterik ez dago. Modu honetan, denok gure baitan oso barneratuak ditugun klase aurreiritziak azaleratzeko tresna ezin hobea da liburua, beharrezko autokritika bat egiten laguntzen baitu.

Hori horrela, aldaketa sozial bat bilatzen duen edozein pertsonak irakurri beharreko liburua dela esan daiteke, nahi gabe gure subkontzientean barneratuak izan diren klase sozial baxuenen aurkako kriminalizazioa eta aurreiritziak puskatzen laguntzen baitu, idazkera arras atsegin eta errazez. Azken finean, mundua aldatzen hasteko, norberarengandik hastea da lehenengo pausua.

Chavs, la demonización de la clase obrera

9788494027970Es un libro escrito por el joven periodista y escritor inglés Owen Jones. Publicado en 2011, nos habla sobre la criminalización de la clase obrera existente en Reino Unido. El término chavs es el acrónimo de Council Housed And Violent, que quiere decir algo así como “gente violenta que vive en casas de protección oficial”. Owen Jones sitúa esta criminalización de la clase obrera dentro de la contrarrevolución neoliberal, que trata de legitimar las desigualdades sociales que ha generado este modelo económico que tomó fuerza a partir de los años 70.

Jones, además de hacer una certera crítica de los estereotipos que se les achacan a los chavs, trata de visibilizar los intereses económicos y políticos que existen detrás de este discurso. Es decir, la intención de esconder una sociedad basada en las desigualdades sociales y la diferenciación de clases tras una fachada falsa de meritocracia para, así, legitimar las diferencias sociales existentes y ridiculizar las clases más desfavorecidas. De esta manera, desde el principio nos deja ver cómo una gente que se escandalizaría con otras discriminaciones sociales (de raza o etnia, de orientación sexual,…), acepta de buen grado esta demonización de la clase obrera, llegando a fomentarlo. Como ejemplo de ello sirve preguntarse a uno mismo ¿acaso no he ridiculizado alguna vez a chonis o a canis?

A pesar de que este libro esté ambientado en la realidad social del Reino Unido, es fácilmente extrapolable al estado español (y a otros muchos países desarrollados), simplemente cambiando el término chavs por cani o choni. Así, el libro es un instrumento valiosísimo para hacer frente a los prejuicios que todas tenemos dentro, siendo muy útil para una necesaria autocrítica.

Por todo ello, es un libro imprescindible para todo aquel que realmente quiere un cambio de la sociedad actual, porque ayuda a romper con todos esos prejuicios que, sin querer, habitan nuestro subconsciente y se vuelcan sobre las clases más desfavorecidas de nuestras sociedades. Ya que, si se tiene como objetivo cambiar el mundo, es necesario empezar por derruir los muros que todos tenemos dentro y nos impiden avanzar.

Advertisements

2 thoughts on “Chavs, the demonization of the working class / Chavs, la demonización de la clase obrera

  1. Pingback-a: Brexit-a, Ezkerra eta Europar Batasuna |

  2. Pingback-a: El Brexit, La Izquierda y La Unión Europea |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s