ARTIKULUAK

Desberdintasun Soziala (II): Desberdintasun soziala, osasunaren arerio

Osasun mentala

mujer“Osasun mentala ez da norberak daukan zerbait, eraikitzen den zerbait baino. Mentalki osasuntsu egoteko, bakoitzak bere burua gustukoa izan eta onartu behar du”. Hori da National Association for Mental Health in the UK1 organismoaren arabera osasun mental egokia izateko gakoa. Eta, nola ez, eraikitze lan horretan, gizartea eta, bereziki, gizarteak berak erakusten dizkigun balioak funtsezkoak dira. Gaur eguneko gizarteari dagokionez, desberdintasun sozialaren gaineko lan honen lehen atalean esan den bezala, erakusten dituen balioek, orokorrean, lehiakortasuna besterik ez dute bultzatzen, gizarte desberdin honetako esfera altuenetan kokatzeko funtsarekin.

Desberdintasun handiena duten herrialdeetan patologia mentalen tasak altuagoak dira (1 grafikoa). Hori azaltzeko, Oliver James psikologo eta kazetariak kutsakorra den gaixotasunaren analogia erabiltzen du: birusa “oparotasuna” litzateke eta gugan sortzen dituen sintomak lirateke “asaldura emozionalen aurrean zaurgarriago sentiarazten gaituen balioen multzoa”2 eta, noski, herrialde aberatsenetan ugaritzen da. Oliverren esanetan, edonola dirua irabazi beharrak eta estatus bat irudikatzeko gauzak izan beharrak oraindik zaurgarriago egiten gaitu depresio, antsietate, substantzia estimulatzaileen kontsumo eta pertsonalitatearen desordenaren aurrean. Gainera, Alain de Bottom-ek dioen bezala, dirua edo gauzak lortzeko bide horretan kale egiten badugu, “gainontzekoak inbidiaz ikusten ditugu eta gure burua lotsaz”3.

Gauzak horrela, gizartearen maila baxuenetako kide izatea desohore legez ikusten da eta, ondorioz, ez da arraroa, errealitate horretatik ihes egitekotan, jendeak drogetara jotzea. Hori dela eta, zenbat eta desberdintasun sozial handiagoa izan, orduan eta altuagoa da drogen kontsumoa, hala nola, opiazeoak (heroina), kokaina, estasia, …

2

(1.Grafikoa)

Osasun fisikoa

1967an, Whitehall izeneko ikerketarekin saiatu ziren ikusten zein zen laneko estatusaren eta gaixotasun kardiako eta gaitz kronikoen arteko erlazioa. Horretarako, gizonezko funtzionarioak aztertu zituen, orduan pentsatzen baitzen gaitz horiek negozio-gizon handiek pairatzen zituztela bereziki. Baina, emaitzek guztiz kontrakoa erakutsi zuten: funtzionarioak baino postu baxuagoetan lan egiten zuten gizonezkoek (bedelak, mezulariak, …) pairatzen zituztela gaixo horiek, alegia. Beranduago egindako antzeko ikerketetan, Whitehall II barne (honetan emakumezkoak ere aztertu ziren), ikusi da gaixo kardiakoez gain, birikietako gaixo kronikoak, depresioa, bere buruaz beste egitea, … ere gehitu behar direla4, 5, 6.

Aipatutako gaixo horiek eragiten dituzten faktoreak ikertzean ikusi da, estres laborala eta norberaren lanaren gainean sentitzen den presioa direla eragile nagusiak.

Haurren bizi-itxaropenari dagokionez ere, egoera ez da asko aldatzen: per capita errentak ez dauka zerikusirik bizi-itxaropenarekin, ezta gastu medikoak ere. EEBB da mundu osoan gastu mediku handiena duen herrialdea, gastu mundialaren %40-50a baitu. Hala ere, urtero pertsonako gastatzen diren 6000$-ekin soilik lortzen da bizi-itxaropena Japoniakoa baino 5 urte baxuagoa izatea, Japonian 2500$ erabilita.

Haur jaioberrien bizi-itxaropena eta heriotza-tasa alderatuz, ikus daiteke nola errenta desberdintasuna oso erlazionatua dagoen horiekin: bizi itxaropenari dagokionez, zenbat eta desberdintasun sozial handiagoa izan, orduan eta baxuagoa da. Haurren heriotzari dagokionez, ordea, altuagoa da zenbat eta desberdintasun handiagoa izan (2 grafikoa).

2.2

(2.Grafikoa)

Gehiegizko pisua eta obesitatea

Herrialde aberatsenetan gero eta gehiago zabaltzen ari dira gehiegizko pisua eta obesitatea. Hala nola, EEBBetan, 70. hamarkadaren bukaeran populazioaren erdiak gehiegizko pisua zeukan eta %15ak obesitatea. Gaur egun, hiru laurdenak gehiegizko pisua dauka eta ia herenak obesitatea. Erresuma Batuan, 80. hamarkadan %40ak gehiegizko pisua zeukan eta %10ak baino gutxiago zeukan obesitatea. Egun, zifra horiek bi herenetara eta %20ra igo dira, hurrenez hurren. Pisuan eragin dezaketen faktoreen artean daude bizimoduaren aldaketak, janari azkarraren jatetxeen ugaritzea, energia handiko janariak, etab. Pentsatzekoa da faktore horiek era berdintsuan eragin beharko luketela gizarteko klase guztietan, baina ez da horrela gertatzen. Hainbat ikerketek erakutsi dute pisu arazoak askoz ere sarriago gertatzen direla populazio txiroan. Eta gertakari hau gazteetan ere ikus daiteke.

People eat in a McDonald's restaurant after it reopened following a hygiene probe in Moscow on November 19, 2014. McDonald's reopened its flagship outlet in central Moscow for the first time in four months after Russia clamped down on the fast-food chain for alleged hygiene violations following Western sanctions over Ukraine. AFP PHOTO / ALEXANDER UTKIN        (Photo credit should read ALEXANDER UTKIN/AFP/Getty Images)

(Getty Images)

Gainera, zenbat eta handiagoa izan errenta desberdintasuna, orduan eta errazago ikus daitezke joera hauek. Erlazio zuzena dago desberdintasun sozialaren eta obesitatearen artean: zenbat eta desberdintasun handiagoa, orduan eta obesitate tasa altuagoa (3 grafikoa). . Horren adibide argiena da Ekialdeko Alemanian gertatua: Berlineko Harresiaren erorketa baino lehen, desberdintasun soziala eta gehiegizko pisua baxuak ziren, baina, harresia erortzearekin batera, desberdintasunak gora egin zuen, baita gehiegizko pisuak eta obesitateak ere.

Obesitatean eragiten duten faktoreen artean aipatzekoak dira gelditasun fisikoa eta gehiegizko ingesta kalorikoa. Baina, beste faktore garrantzitsu bat estresa da. Estresak gure fisiologian aldaketak eragiten ditu eta, horrek, ondorioak ditu gure kontsumo ohituretan eta gorputzeko gantzen pilaketan. Jakien kontsumoari dagokionez, “janari kontsolagarri” terminoa erabiltzen da estresa pairatzen den momentuetan hartzen diren elikagaiak izendatzeko. Gizarteko klase baxuenetan kontsumitzen da “janari kontsolagarri” gehien, gorago esan bezala, horietan ematen baitira estres eta antsietate tasa altuenak eta desberdintasun sozial handiena.

(3 grafikoa).

(3 grafikoa).

Faktore psikologiko eta fisiologikoez gain, faktore sozialak eta estatus sozialaren errekonozimendua funtsezkoak dira ulertzeko klase baxuen elikadura ohiturak. Edonon dela ere, etxetik kanpora jateak erakusten du indibiduoak gaitasun ekonomikoa duela. Gauzak horrela, klase baxuetako jendea etxetik kanpo jaten saiatzen da ahal duen guztietan. Gehienetan, nola ez, janari azkarreko jatetxeetara jotzen da (askoz merkeagoak direlako), non janaria ez baita izaten oso osasuntsua. Era horretara, estatus soziala erakusten saiatzen diren bitartean, obesitatea bultzatuko duten elikagaiak jango dituzte, estresak janari horren ingesta gehiegizkoa izatea bultzatuko duen era berean.

Horrekin batera, eta bukatzeko, aipatzekoa da hiri handietako gune txiroenetako jendea, komunitate afroamerikarretako ghettoetakoa, lodiagoa izaten dela gaitasun ekonomikoaren isla bezala, zeren eta gorpuzkera argalegi batek erakutsiko luke pertsona horrek arazo ekonomikoak dituela eta, ondorioz, gosea pasatzen duela.

 *Hau guztia hobeto ulertzeko, Precious pelikula gomendatzen dugu.

Bibliografia

  1. Rowe, How to Improve your Mental Well-being, Londres, Mind, 2002.
  2. James, Afluenzza, Londres, Vermilion, 2007.
  3. de Botton, Status Anxiety, Londres, Hamish Hamilton, 2004 (ed. esp., Ansiedad por el estatus. Punto de Lectura, Madrid, 2005).
  4. Bosma, M. G. Marmot, H. Hemingway, A. C. Nicholson, E. Brunner y S. A. Stansfeld, “Lowjob control and riskcoronaryheartdisease in Whitehall II, prospectivecohort, study”, British Medical Journal, 1997, nº 314, 7080, pp. 558-565.
  5. G. Marmot, G. D. Smith, S Stansfeld, C patel, F. North, J. Head, I. White, E. Brunner y A. Feeney, “Healthinequalitiesamong British civil servants: theWhitehallstudy II”, Lancet, 1991, nº337, 8775, pp. 1387-1393.
  6. Council of Civil ServicesUnions/ Cabinet Office, Work, Stress and Health: The Whitehall II Study, Londres, Public and Commercial Services Union, 2004.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s