ARTIKULUAK

Desberdintasun Soziala (I)

img2Kapitalismoaren krisiak gogor kolpatzen gaituen garai honetan, jende askok pairatzen dituen arazo ekonomikoak areagotu egin dira azken urteetan, bai lanik aurkitzen ez dutelako, bai prekarietatea izugarri emendatu delako. Guzti honek indibiduoen arteko soldata eta aberastasun ezberdintasuna asko handitzea ekarri du. Hazkunde hori dela eta, desberdintasun soziala oso gai eztabaidatua izaten ari da, honek dakarren injustizia sozialaren dela eta. Baina, ezberdintasun sozialari egin ahal zaizkion kritika moralistetatik haratago, artikulu honen xedea zera da, desberdintasun honek dakartzan ondorio negatibo erreal eta ez horren subjektiboei buruz hitz egitea, ezberdintasun honen kalte sozial guztiak agerian utziz (ez soilik hau zuzenean pairatzen duenak nozitzen dituenak, baizik eta gizarte osoak sufritzen dituenak).

Artikulu hau egiteko Richard Wilkinson eta Kate Pickett-en Desigualdad. Un análisis de la (in)felicidad colectiva liburua erabili da oinarritzat, desberdintasun sozialari buruzko urte luzez egindako lan ikaragarri sakona dena.

Datuetan murgildu aurretik, garrantzitsua da aipatzea zein herrialdetan dauden desberdintasun handienak. Horien artean aipagarriak dira neoliberalismoaren doktrinak zorrotzen jarraitu zituzten herrialdeak (gehiago edo gutxiago ia munduko herrialde guztiek jarraitu dituzten arren), hala nola, EEBB, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berria. Portugalen ere desberdintasun sozialak biziki handiak dira. Eta denetan desberdinena Singapur Estatu-hiria da. Herrialde honek neoliberalismoaren doktrinak modu fidelean jarraitu izan ditu, eta usu diktadura edo autokrazia bezala ere izendatua izan da.

Hazkunde ekonomikoa, panazea agortua

Hazkunde ekonomikoa kapitalismoaren eskutik etorri da orokorrean eta iraultza industrialaren garaitik aurrera izan du hazkunde nabarmenena. Hasieran, hazkunde ekonomikoa bizi-kalitatea emendatzeko bide onena zen. Baina, azken hamarkadetan inertzia hori guztiz aldatu da. Behin bizi-kalitate materialaren ataria pasata, hazkunde ekonomikoak dakarren Barne Produktu Gordinaren emendioak ez du bizi-kalitatean eta gizartearen ongizatean eraginik. Gizarte aberatsetan, produktu bat zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gutxiago laguntzen du ongizatean eta bizi-esperantzak galdu egiten du hazkunde ekonomikoarekin hasieran zeukan erlazio zuzena.(1.Grafikoa)

Esperanza de vida (1.Grafikoa)

Bizi itxaropena (1.Grafikoa)

Honek guztiak ondoeza dakar herritarretan, Harvard Institute-ek egindako ikerketa batek erakutsi duen bezala. Honen arabera, Estatu Batuetako jendarteak uste du bera eta bere satisfazio pertsonalaren artean materialismo desatsegin bat aurkitzen dela, eta gizarteko gehiegikeria eta diruzalekeria baztertzen dute. Hala ere, uste dute gehiengoak ez duela horrelakorik nahi, beraz, isolatuak sentitzen dira gizartetik. Hori horrela, hazkunde ekonomikoak ez du zentzu horretan lagundu, zoriontasuna eta herrialdeko errentaren artean erlaziorik ez dagoela erakutsiz.(2.Grafikoa)

Felicidad y bienestar (2)

Zoriontasuna eta ongizatea (2.Grafikoa)

Orain aipatutako zoriontasunaren eta bizi-kalitatearen eta hazkunde ekonomikoaren arteko erlazio eza argi ikusten da herrialdeek nozitzen dituzten osasun eta gizarte arazo eta UNICEFeko haurren ongizate indizearekin erkatuz. Per capita errentaren gorakadak ez du erlaziorik aurreko parametroekin, desberdintasun sozialarekin erlazio zuzena duen bitartean. Erlazio honek erakusten du nola herrialde baten zenbat eta desberdintasun handiagoa egon, orduan eta osasun eta gizarte arazo gehiago daudela (3 grafikoa), eta haurren ongizate indize baxuagoak (4 grafikoa.)

Indice problemas (3)

Arazo indizea (3.Grafikoa)

Indice UNICEF (4)

UNICEF indizea (4.Grafikoa)

Desberdintasunak izaera aldatzen digunean

Desberdintasun sozialaren tasa altuko gizarte baten bizitzeak lehiakortasun handia sortzen du hiritarren artean. Neoliberalismoko garaietan, gainera, estatuak eta komunikabideek jarrera hori irakasten eta sustatzen dute, norberak gizartean daukan eta lortzen duen posizioa gure errua edo garaipena dela esanez, benetan existitzen ez den gizarte meritokratiko bat irudikatuz . Hori horrela, posizio altu baten egon ezkero, zuk balio duzulako izango da eta horren alde borrokatu duzulako. Alderantziz, beheko posizioetan egonez gero, zure errua izango da, zure balio ezarengatik. Hori dela eta, desberdintasun sozialak eragin zuzena dauka gure pentsatzeko eran, eta horrek eragina dauka gure osasunean eta guk beste pertsonekin erlazionatzeko daukagun moduan.

Leadership

I

Osasunean daukan eragin nabariena (kasu honetan, mentalean) ikus daiteke antsietate tasaren azken urteetako igoeran. Jean Twenge psikologoak 269 lan analizatu ditu 1952 eta 1993 artekoak (52000 pertsona aztertu dira), eta ikusi du EEBBetan antsietate tasak gora egin duela modu jarrai eta nabarian1.

Gaixotasunak gora egiten duen bitartean, beste ikerketa batzuek autoestimuaren igoera nabaria ere erakutsi dute EEBBetan. Baina, batera gertatu eta aurkakoak diren bi parametro hauen gorakada ez da erraza ulertzen. Nola liteke gero eta autoestimu handiagoa izatea jendeak, baina, une berean, gero eta deprimituago egotea eta antsietate handiagoarekin? Horren arrazoiak, berriro ere, neoliberalismoak eta desberdintasunak dakartzan lehiakortasun baloreetan datza. Autoestimu altuko pertsona batzuk “mehatxaturiko egozentrismo”, “zalantzazko autoestimu” edota “nartzisismoa” pairatzen dutela ikusi zuten.

Uste hori horrela dela erakusteko ikerketa bat egin zen: jendea arazo matematiko konplexuak edota ezinezko problemak egiten jarri zuten, batzuetan ariketa horietan grabatuz eta, beste batzuetan, ariketa horiek nola egiten zituzten grabatu gabe. Honela ikusi ahal izan zen jendearen estres eta antsietate tasak askoz handiagoak zirela grabatuak izan zirenetan. Gertaera hau gizartean daukagun estatus soziala mantendu nahi izanarekin lotu izan da. Posizio hori kolokan jartzean, argi ikusten da nola gure autoestimu altu hori benetan oso oinarri ahuletan kokatuta dagoen, hots, jendeak gurekiko duen onarpen eta miresmenean.

Eta gure pertsonalitatean garatu ditugun konportamendu guzti horietan eragin nabaria izan du desberdintasun sozialak (oso modu negatiboan). Desberdintasun hauek emendatzen doazen gizarteetan, gure aberastasuna eta gure lanpostuak ematen diguten estatus soziala ezinbesteko gauza dira. Hori dela eta, desberdintasun handiko gizarteetan eskala sozialean zehar igotzeko daukagun presioak zuzenean eragiten du gure ziurtasun ezetan eta nartzisismoa bezalako jarrera ezkorren garapenean.

Jarrera eta pentsaera horien adibide garbiena Japoniaren eta Estatu Batuen kasuak alderatzean ikusten dugu. Japonian munduko desberdintasun sozial maila baxuenak dauden bitartean, EEBBetan tasa hauek munduko altuenetakoak dira. Hori dela medio, EEBBetan orain arte aipatutako jarrera patroiak guztiz betetzen dira: autokritika eza, kanpo kritiken aurrean jarrera biziki negatiboa eta norberak bere burua goraipatzea. Japonian, ordea, jarrera arras ezberdina da, jendea oso autokritikoa da: bere garaipenen aurrean umiltasuna adierazten du, baita bere porrotak bere erru soilak direla ere. Honek, lehen aipatu bezala, desberdintasun sozialaren eta gaixotasun mentalen edota jarrera sozial ez sanoen emendioa dakar.

*Hau guztia hobeto ulertzeko, American Beauty pelikula gomendatzen dugu.

Bibliografia

  1. M. Twenge, “The age of anxiety? Birth cohort change anxiety and neuroticism, 1952-1993” Journal of Personlity and Social Psychology, 2007 nº 79, 6, pp. 1350-1362.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s