IRITZIA

Gazte Baten Gogoetak / Reflexiones de una Joven

GAZTE BATEN GOGOETAK

Batxilergoa ondo bukatu eta udaz gozatu: inguruko herrietako jaietara joan, kanpora irten…

Unibertsitateko lehen urtean taberna batean lanean hasi norberaren gastuetarako beste izateko, nahiz eta familian diru beharrik ez egon. Gidabaimena ere atera independentzia gehiago izateko eta, nola ez, lanera gurasoek ez eraman behar izateko.

Irabazitako diruarekin gela txukundu, beharrezko materiala erosi, karrerako matrikulak ordaindu, jaietan nahi beste gastatu, (…) eta independentzia ekonomikoarekin gozatu.puño-en-alto

Hala ere, nahiz eta ondo ordaindu, lanean ez zaude gustura: ez daukazu ordutegi finkorik, lagunek jai dutenetan inoiz baino lan gehiago daukazu; aldi berean ikasten ere ari zarenez, ez daukazu jai-egunik eta, nola ez, kontratuak usaindu ere ez dituzu egiten. Behar bada, udan laneko kontratua daukazu, baina paperaren aurreko agiria besterik ez da, berdin jarraitzen baituzu.

Urteak aurrera joan eta nazkatzen hasia zaude. Lanean inoiz baino hobeto zabiltza, urteekin asko ikasi duzulako jendearekin maneiatzen, eta lankideekin gustura zaude. Baina, irabazten duzun dirua, konturatu orduko, badoa.

Oporrak noiz helduko, egunak zenbatzen zaude (10 egun, 15? asteburuak barne, noski). Ezin duzu gehiago ordutegi flexiblearekin. Geratuko zara beste ordu bete? Nekatuta zaude.

Lana uzten duzu. Akabo etxetik kanpora bizitzen irteteko aukerak (oso urriak balira ere, irabazien eta gastuen arteko balantzea egin ostean). Baina, beno. Lasai, irtengo da beste zerbait. Benetan gustukoa izango dudan lana helduko zait. Bilatzen badut, aurkituko dut.

Egunak aurrera doaz eta ez duzu ezer aurkitzen. Etsita zaude.

Taberna batean hasi beharko ote naiz berriro ere, pertsona heldu batek bezala bizi nahiko badut, etxe propioan? Eroskin hasi beharko ote naiz? Arropa denda baten? Umezain? Lan duinak denak, baina…

EZ DUT NAHI!

Ez dut lan egiteko bizi nahi! Gustukoa dudan lanbidea nahi dut! Bizitza duina izan nahi dut. Alperra al naiz horrela pentsatzeagatik?

Oso zorionekoa naizela badakit: etxean jarraitu dezaket, gurasoekin, diru faltarik ez dugulako. Badakit jende asko eta asko dagoela, dirua beharrean, aurkeztu zaion aukera eskasena ere hartu behar izan duena. Nik, zorionez, aukeratu dezaket.

Zer da askatasuna? Askatasuna aukeratzeko eskubidea da: norberarentzako aukeratzeko alternatibak sortzeko eskubidea.

Archibald MacLeish

Egoera hau, ordea, normala al da? Logikoa al da diruak gaur egun duen indarra izatea? Gu, langileok, kapitalismoa den makinaria izugarri horretako pieza ñimiñoak izatera behartuak jaiotzea? Askatasun gabe jaiotzea?

Argi daukat nire aukeratzeko askatasuna gurasoen diru-sarreren araberakoa dela. Hori bukatzean, akabo. Burua makurtu eta aurrera. Kapitalaren estruktura ikaragarrirako beste pieza bat gehiago.

Eta hori ez al da egoera izugarri tamalgarria? Bizitzeko lan egin behar da, hori seguru. Baina, norberaren eskubideen gainetik? Askatasunaren gainetik?

Oso argi daukadana da mugitu beharra dugula!

Gazteok, langileok, batu eta aurrera egin behar dugu!

REFLEXIONES DE UNA JOVEN

Terminar bien el bachillerato y disfrutar del verano: ir a las fiestas de los pueblos de alrededor, salir fuera…

En el primer año de universidad empezar a trabajar en un bar para ganar lo suficiente para los gastos propios, a pesar de que en la familia no haya necesidad de dinero. Sacar también el carnet de conducir para tener más independencia, y como no, para que tu madre o tu padre no tengan que llevarte al trabajo.

Aún así, y a pesar de cobrar bien, no estás a gusto en el trabajo: no tienes horario fijo, cuando tus amigos libran tú tienes que trabajar más; y como al mismo tiempo también estudias, no tienes ni un día libre, y por supuesto, los contratos ni los hueles. Quizá, tienes un contrato para trabajar en verano, pero no es más que un documento en papel, puesto que continúas igual.

Con el paso de los años comienzas a hartarte. En el trabajo estás mejor que nunca, en estos años has aprendido a manejarte con la gente, estás a gusto con tus compañeros de trabajo. Pero, el dinero que ganas, antes de darte cuenta, ha desaparecido.

Esperando las vacaciones, cuentas los días (¿10 días? ¿15? incluyendo los fines de semana claro). No puedes más con el horario flexible. ¿Te puedes quedar otra hora más? Estás agotada.

271328Dejas el trabajo. Se acabaron las opciones para poder vivir fuera de casa (aunque fueran pocas tras hacer el balance entre gastos e ingresos). Pero bueno, tranquila, ya saldrá algo. Un trabajo que realmente me guste. Si lo busco, lo encontraré.

Los días pasan y no encuentras nada. Estás desesperada.

¿Tendré que empezar a trabajar otra vez en un bar si quiero vivir como una persona adulta, en una casa propia? ¿Tendré que empezar a trabajar en Eroski? ¿En una tienda de ropa? ¿Cuidando niños? Todos trabajos dignos, pero…

¡NO QUIERO!

¡No quiero vivir para trabajar! ¡Quiero una profesión que me guste! Quiero una vida digna. ¿Soy una vaga por pensar así?

Sé que soy una afortunada: puedo seguir en casa, con mi madre y mi padre, porque no tenemos falta de dinero. Sé que hay mucha gente, con extrema necesidad de dinero, que ha tenido que coger cualquier opción que se le ha presentado. Yo, por suerte, puedo elegir.

¿Qué es la libertad? La libertad es el derecho a elegir: el derecho a crear las alternativas para cada uno.

Archibald MacLeish

Esta situación, en cambio, ¿Es normal? ¿Es lógico todo el poder que tiene hoy en día el dinero? ¿Que nosotros, los trabajadores y trabajadoras, seamos unas piezas nimias dentro de la gigantesca maquinaria que es el capitalismo? ¿Nacer sin libertad?

Tengo claro que mi libertad de elegir está condicionada por los ingresos de mis progenitores. Cuando terminen, se acabó. Otra pieza más del sistema capital.

¿Y no es esa una situación desoladora? Para vivir hay que trabajar, es obvio. Pero, ¿por encima de los derechos de cada uno? ¿De la libertad?

¡Lo que tengo claro es que tenemos que movernos!

Los jóvenes, los trabajadores, ¡tenemos que unirnos y seguir adelante!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s