ARTIKULUAK

Medikuntza Alternatiboa (II): Akupuntura eta Kiropraktika

AKUPUNTURA – Bizi-indarra (Qi) eta gorputzeko bideak (meridianoak)

Antzinako medikuntza-sistema honek dio osasunak eta ongizateak lotura dutela bizi-indar batek (Qi) giza gorputzeko bideetan zehar (meridianoak) egiten duen mugimenduarekin.

Hain zaharra den praktika honetan (K.a. 2600. urtea) hainbat dira denboraren joanean sortu diren eskolak eta interpretazioak, baina, orokorrean, akupunturak datza meridiano bakoitza organo garrantzitsu bati lotua dagoela eta barneko bide bat (gorputz barrenekoa) eta kanpoko bide bat (azaletik gertukoa) dituela. Gauzak horrela, eritasuna agertzen da Qi-aren fluxua desorekatzen denean eta, osatzeko, meridianoetako kanpoko bideetako gune konkretuetan ziztatzen da bizi-indarraren mugimendua berriro orekatzeko.

meridianoakHainbat dira akupuntoreek osa ditzaketela dioten gaixotasunak, hala nola, asma, alergiak, bizkarreko mina edo depresioa. Hala ere, berrikuspen sistematikoz lortutako emaitzek diotenez, homeopatiaren kasuan bezala, behatu diren onura apurrak ez dira plazebo-efektuarekiko desberdinak. Ondorioz, ez dago froga sendorik medikuntza-sistema honen eraginkortasuna baieztatzeko.

Arriskugarritasunari dagokionez, kalteren bat egotekotan, gehienetan orratzak sartzearen ondorioz sortzen diren ubeldura eta odol-jario txikiak izaten dira arazo larriena, baita zorabioren bat edo beste (orratzei beldur dieten pazienteetan). Hala ere, oso gutxitan bada ere, nerbio edo organoak kaltetu daitezke eta, kasu larrienean, B-hepatitisaz kutsatu daitezke pazienteak. Azken hau, hori bai, akupuntorearen txukuntasunaren araberako arriskua da, orratzak erabili ahala zakarretara botatzeko duen ohituraren araberakoa.

KIROPRAKTIKA – Kiropraktiko nahaslea vs. hertsia

Kiropraktiko batzuk bizkarreko mina bakarrik tratatzen badute ere (kiropraktiko hertsiak deritzenak), beste askok era askotako gaitzak tratatzen dituzte, asma esateko (kiropraktiko nahasleak). Horien arabera, bizkarrezurra manipulatzeak onura medikoak dakartza, nerbio-sistemaren bitartez gorputz osoan eragin baitaiteke.

Kiropraktikaren arabera, osasun kaxkarra subluxazioek (bizkarrezurreko okerdura txikiek) eragiten dute, akupunturarekin gertatzen den antzera, okerdura horiek bizi-indarra oztopatzen dutelako. Gauzak horrela, kiropraktikoek bizkarra manipulatzen dute okerdura horiek zuzendu eta bizi-indarra askatzeko.

flexibilitateaFisioterapiarekin (medikuntza tradizionala) alderatuz, teknika honek duen beste desberdintasun bat da, bizkarrezurra manipulatzerako orduan, artikulazioak hirugarren mailako malgutasun-mailara bultzatzen direla, indar azkar eta intentsua eraginez (abiadura handiko eta anplitude txikiko bulkada izenekoa eraginez). 3 malgutasun-mailak ezagutzeko, hona ariketa sinple bat: mahai baten aurrean jesarri eta besoetako bat mahaiaren gainean jarri, ukondoa mahai gainean duzula eta eskuaren barnealdea zuri begira (pultsu bat egitera bazindoaz bezala, baina eskuaren barnealdea zuri begira). Orain, saiatu atzamarrekin besoaren kanpoko aldea ukitzen, beste eskuaren laguntza gabe (azazkalekin ukitu nahiko bazenu bezala). Hori litzateke 1. malgutasun-maila. Bigarrena litzateke beste besoarekin pixkanaka sakatuta lortuko zenuen malgutasun-maila (fisioterapian eragiten dena) eta, 3.na (ez saiatu egiten, oso mingarria da), beste besoarekin golpe azkar eta indartsu batekin lortuko zenuena, atzamarrak bortizki besoaren kanpoaldera sakatuta (1. irudia).

Askori egingo zaizue ezaguna gorputzeko hezur desberdinak manipulatzean entzuten den “krak” hori. Bada, artikulazioei 3. mailako tentsioa ezarri ostean askatzen diren haize-burbuilek eragiten dute, ez hezurrak.

atlas_ornoaGorago aipatutako meta-analisietan ikusi da, kiropraktika bizkarreko arazoak konpontzeko medikuntza konbentzionala besteko eraginkorra dela, hau da, oso eraginkortasun txikia duela. Hori bai, askoz ere garestiagoa da. Horrez gain, teknika arriskutsua da lepoaldea manipulatzeari dagokionez: 25 heriotza baino gehiago eragin ditu lepoaldean tentsio maximoa aplikatzeagatik. Dakizuenez, bizkarrezurra ornoz osatzen da: orno zerbikalak, torazikoak eta lunbarrak, sakroa eta koxisa ditu. Lehenengo orno zerbikala atlas da eta, bertatik, burura doan orno-arteria igarotzen da (2. irudia). Bada, gertatu izan da, kiropraktikoak lepoaldea manipulatzean, arteria hori hezurrarekin igurztean desgastatzea eta pazienteari enbolia bat eragitea. Beraz, inoiz kiropraktikora bazoazte, birritan pentsatu lepoaldea manipulatzen utzi orduko. Azkenik, esan beharra dago ez dela komeni alergiak edo kantzerra osatzeko gai dela dioen kiropraktikoarengana joatea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s