ARTIKULUAK

DBE (“RGI”), Maroto eta xenofobia

CC8Ua3ZWEAATbODAzkenaldian sarri entzun da DBEri (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) buruz, eta ia beti Javier Maroto, Gasteizko alkatearen kritiken harira. Alkate popular-ak komunitate magrebiarrari, eta zehazki marokoar eta aljeriar jatorrikoei, administrazio publikoak ematen dituen laguntzez aprobetxatzea egozten die. Baina, zein punturaino dira egia honako akusazioak? Eta gezurra? Artikulu honen bidez oso polemikoa izan den gai honi buruzko balizko zalantzak argitzen saiatuko da, immigrazioa eta laguntza sozialak batzen dituena. Beste ezer baino lehen, aipatu beharra dago artikulu hau garatzeko erabilitako datu gehienak Gora Gasteiz plataformak argitaratutako dokumentutik hartu direla, eta Gora Gasteiz hasieratik Marotok egindako akusazioak gezurra zirela ohartarazi nahian ibili dela. Hala ere, ikusiko den bezala, horrek ez du artikuluaren objektibitatea zalantzan jartzen.

Zertan datza DBEk?

DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko errenta) oinarrizko beharrizanak asetzeko eta pertsonen gizarteratzea eta lan munduratzea bermatzeko diru-laguntza da. Beste baldintza batzuen artean, 23 urte edo gehiago izatea eta EAEko udalerri batean 3 urte edo gehiago erroldatua egotea eskatzen da1. Horrez gain, Lanbiden apuntatua egotea eskatzen da, lana modu aktiboan bilatzea eta norberarentzako egokia den lan eskaintza bat ez baztertzea2. Bi urterako laguntza izaten da, eta luzatzeko aukera dago. Aipagarria da, diru-sarrera hau jasotzen duten pertsonen %60 nazionalitate espainola dutela eta %40 atzerritarrak direla3.

Zer da Marotok dioena?

ayudas--575x323Javier Marotok behin eta berriz adierazi du jatorri magrebtarreko inmigratzaileak eta, bereziki, aljeriar eta marokoarrak, Gasteizera doazela laguntza sozialez aprobetxatzera4,5,6. Afirmazio hauek babesteko, zenbaki zehatzak erabili ditu Marotok: Gasteizen bizi diren marokoar eta aljeriarren %70 DBEtik jasotako dirutik bizi direla, zehazki7. Adierazpen hauek, gainera, ez ditu momentu puntual batera mugatu, fiskalaren aurrean berretsi baititu8.

Baina, ba al daukate funts errealik adierazpenok?

Langabezia, immigrazio-tasa edo migrazio-presioari buruzko datu nahaspila baten murgildu aurretik, adierazgarria da gogoraraztea nola Gasteizeko udaletxeko Gizarteratze zerbitzuko langileek bere garaian jada honakoa adierazi zutela: “behartuak sentitu gara Maroto alkatearen adierazpenen arduragabekeria […] eta erabilitako hizkera gutxiesle eta baztertzailea salatzeko”9.

Dei-efektua

Aurrekoaz gain, esan beharra dago 2011ko urtarrilaren 31an Gasteizko Hiritarren Sindiko Babesleak  argitaratutako gizarte-laguntza sistemen aldeko txostena. Garai horretan ere, gaur egun ditugun akusazio eta kritika berak egon ziren (kasu horretan ere, hauteskundeak baino hilabete gutxi lehenago). Txosten honek dioena zera da, laguntza-sozialek dakarten dei-efektua, hots, gizarte-laguntzak jasotzeko asmoz Arabara bizitzera joango diren atzerritar kopuruaren emendioa ez dela arazo erreal bat. Horren adierazle onenak probintzia bakoitzean dauden atzerritar-tasak dira: Araban %8,3 da, Nafarroan %11,2, Burgosen %9,2 eta Errioxan %11,410. Dei-efektua fenomeno erreal bat izanez gero, Arabako atzerritar-tasa altuena izan beharko litzateke, eta ez baxuena. Datu hauek argi uzten dute beraz, migratzaileak ez direla laguntza-sozialen arabera mugitzen, lan egiteko daukaten aukeren arabera baizik.

Gainera, Marotok dioenaren kontra (magrebtarrak gizarte-laguntzak baliatuz bizi direla), atzerritarrek ehuneko handiagoan uzten dute laguntzak jasotzea nazionalitate espainolekoek baino: 2005ean laguntzak jasotzen zituzten atzerritarren %52,6k 2009an jada ez zuten egiten, espainiar nazionalitateko pertsonen artean tasa hori %46,3koa zen bitartean. Hau da, azken hauek daukaten laguntzekiko dependentzia handiagoa da atzerritarrena baino. Hori dela eta, egokiagoa litzateke (baina inondik inora ere ez justua), Marotoren kritika eta akusazioak espainiar nazionalitateko pertsonei zuzenduak izango balira.

Immigratzaile kopurua eta laguntza sozialak

Ondorengo taulan ikusi daitekeen bezala11, Marotok esaten duen dei-efektu horren kontra, datuek erakusten dute azken urteetan Gasteizen bizi diren atzerritar kopurua jaisten ari dela. 2012ko urtarriletik 2014ko maiatzera %13,1 egin du behera marokoar eta aljeriar kopuruak.RGI

Taula honek dei-efektua existitzen ez den fenomeno bat dela erakusten duen arren, Marotok fenomeno horren arriskuaz beldurtu nahi izateaz aparte, laguntza-sozialekiko marokoar eta aljeriarren dependentziaz ohartarazi nahi izan du, %60ra iristen dela esanez. Baina hori ez da guztiz egia, taulak adierazten duena zera baita, mota batetako edo besteko laguntza soziala jaso duten portzentajea %60koa dela, baina inondik inora ere ez dira laguntzok beti ekonomikoak.

Horrez gain, laguntza ekonomiko horiek ez ditu Gasteizko udalak ematen, Eusko Jaurlaritzak baino. Hori horrela, Marotok laguntza horiei buruzko informazioa jaso zuenean ikusi ahal izan zuen soilik 846 marokoarrek eta 581 aljeriarrek jasotzen zutela DBE12. Datuokin argi ikusten da nola laguntzak jasotzen zituzten ehunekoa ez zen %60 marokoarretan eta %64 aljeriarretan, %22,4 eta %30 baizik, hurrenez hurren. Orduan, nondik ateratzen ditu Marotok ehuneko horiek? Bada, laguntza jaso eta laguntza aprobetxatzen duten pertsonak berdintzat hartuz. Beste hitz batzuekin esanda, ez da berdina zuzenean DBE jasotzea edo DBE hori jasotzen duen pertsona baten familia-unitatekoa izatea. Hori horrela, Marotok DBE jasotzen duen aita edo ama baten seme-alabak ere DBEren jasotzaile zuzen bezala izendatu ditu, ez denean inola ere horrela, modu ez-zuzenean jasotzen baitute laguntza hori. Baina modu horretan, DBE jasotzen dutenen ehunekoa benetan dena baino askoz handiagoa izatea lortzen du Marotok, gezurra izan arren.

Gezur honetaz gain, atzerritar horiek jasotzen duten diru kopuruari buruz ere hitz egin du Javier Marotok. Berak esana da atzerritar horiek jasotzen duten kopurua 866 eta 1.200€ bitartekoa dela. Baina hori ez da horrela, 643,21€-koa baita media aljeriarren kasuan eta 642,4€-koa marokoarrenean. Beraz, pentsa daiteke zifra horietara iristeko Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria, EPO (PCV gazteleraz), gehitu izana. Baina, prestazio hori gehituta ere ez da posible zifra horietara iristea: DBE jasotzen duten denek ez dute prestazio hau ere jasotzen, eta berau, gehienez 250€-ko prestazioa da. Beraz, horrela ere ez da posible Marotoren zifretara iristea.

Zein da gaur egungo errealitatea marokoar eta aljeriarrentzat lan munduan?

diario-noticias-de-alav-377130_27244_11Laguntza hauek eskatzen dituen pertsonak benetako beharrizan bat daukatela pentsatzea da normalena. Logikoa ere bada, gaur egungo krisi garai honetan, laguntza hauen eskaria handitzea. Eta hau da Marotok kriminalizatu dituen komunitate magrebtarraren kasua. 2007an 179 marokoar zeuden lana eskatzen zuten listetan, 2681 zirenean guztira13. 2012an, ordea, 8’25 aldiz handiagoa zen lana bilatzen zutenen kopurua (1.476 marokoar), Gasteizen bizi diren marokoar komunitatearen kopurua 1’55 handitu denean bakarrik. Hots, 2007arekin alderaturik, 2012an 5’32 aldiz emendatu da lan bila dabiltzan marokoar kopurua. Datuok aljeriarren kasuan antzera daude, 3’75 aldiz handitu baita lana bilatzen dutenen kopurua.

Datu hauek erakusten dute nola krisi garai hauek bereziki gogorrak diren komunitate magrebtarrarentzat. Krisia komunitate honetan eta atzerritarretan orokorrean da bereziki latza, hauek izan ohi baitira lanpostu ezegonkorrenak eta ikasketa akademiko gutxien behar izaten diren lanak egiten dituztenak14. Lanpostu mota hauen adibide garbi bat eraikuntzarena da, eta jakina den legez, sektore konkretu hau da krisi garaian gehien jaitsi dena. Hori horrela, atzerritar komunitatearen langabezia-tasa %40koa da EAEn, bertakoena %14,48koa den bitartean15.

Posible da hauteskundeetara begira eginiko planteamendu bat izatea?

Hau da arrazoi posible bakarra Marotoren akusazioak zentzua izan dezaten. Eta gainera, ez du ematen zentzugabeko argumentua denik, ikusirik nola duela 4 urteko hauteskundeak baino lehen antzerako polemika bat egon zen atzerritarrekin. Kasu horretan, Zaramagan eraiki nahi zen mezkita bati buruzkoa izan zen gatazka eta, berriro ere, komunitate atzerritar musulmana (gehienbat magrebtarrak) izan zen jomugan16,17.

Maila lokaleko hauteskunde hauetan komunitate magrebtarraren aurka jotzeko arrazoia (eta ez, adibidez, hego edo ertamerikako atzerritarrak) sinplea da benetan: atzerritar komunitate konkretu horrek bozka emateko dituen aukerak txikiak direla. Bozka emateko aukerak txikiak direla esaten da, bete beharreko baldintzak zorrotzagoak baitira. Magrebtar batek 10 urte pasa behar ditu estatu espainiarrean bizitzen nazionalitatea lortzeko, latinoamerikar jatorria dutenek, berriz, 2 urte18. Honek atzerritarren bozka nagusia latinoamerikar jatorrikoak izatea dakar, eta magrebtarrenak apenas egotea. Beraz, magrebtarren aurka egindako kanpaina mediatiko eta gezurrez betea bozka eskubidea duten atzerritarren aurka egitea benetan arriskutsua izango litzateke hauteskundeetara begira, baina ez, ordea, magrebtar komunitatearen aurka.

Ondorioak

Datu guzti hauek eskuetan izanda, esan dezakegu (eta esan beharra dago) Javier Marotoren kritika eta akusazio guztiak guztiz faltsuak eta direla, helburu biziki ustelekin. Horregatik, jasanezina eta onartezina da interes elektoral batzuk direla eta, sektore ahul eta zaurgarri bat kriminalizatzea, beraien aurkako aurreiritzi eta gorroto arrazista eta etnikoak sustatzea. Eta onartezinagoa da oraindik beraien herrietan daukaten irtenbide bakarra Zara bezalako enpresek eskaintzen duten esklabutza denean19.

Bibliografia

  1. http://www.lanbide.euskadi.eus/rgi/-/informacion/preguntas-frecuentes-sobre-la-rgi1/
  2. http://www.lanbide.euskadi.eus/rgi/-/informacion/preguntas-frecuentes-sobre-la-rgi2/
  3. http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/20140311-3.pdf
  4. http://www.noticiasdealava.com/2014/07/23/araba/maroto-insiste-la-mayoria-de-argelinos-y-marroquies-viven-de-los-sistemas-de-prestaciones-sociales
  5. http://www.eldiario.es/norte/euskadi/sociedad/oposicion-alcalde-Maroto-partidista-inmigracion_0_282072027.html
  6. http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/08/05/paisvasco/1407242033_777288.html
  7. http://www.cadenaser.com/euskadi/articulo/maroto-arrepiento-ciento-argelinos-magrebies-viven-ayudas-sociales/csrcsrpor/20140806csrcsreus_9/Tes
  8. http://www.elcorreo.com/alava/sociedad/201411/13/arranca-declaracion-maroto-ante-20141113082951.html
  9. https://lagenterula.wordpress.com/2014/07/25/maroto-verguenza-de-alcalde-xenofobo-y-racista/
  10. https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/70/78/37078.pdf
  11. http://muybastos.com/wp-content/uploads/2014/12/Por-qu%C3%A9-Maroto-tiene-que-pedir-perd%C3%B3n-tontolnabo.pdf
  12. http://www.lanbide.euskadi.eus/y94-general/es/contenidos/estadistica/rgi_beneficiarios_municip_2014/es_def/rgimun01059.shtml
  13. http://www.sepe.es/indiceObservatorio/buscar.do?indice=2&tipo=2&periodo=anual&ambito=Provincial&provincia=01&tema=04&idioma=es
  14. http://extranjeros.empleo.gob.es/es/ObservatorioPermanenteInmigracion/Publicaciones/contenido_0004.html
  15. http://www.diariovasco.com/economia/trabajo/201408/19/tasa-paro-inmigrantes-triplica-20140819000524-v.html
  16. http://elpais.com/diario/2011/09/13/paisvasco/1315942807_850215.html
  17. http://elpais.com/diario/2011/09/09/paisvasco/1315597215_850215.html
  18. http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-10-11-07-00/hemeroteca_articles/datuek-hankaz-gora-jartzen-dituzte-aurreiritzi-xenofoboak-gasteizen
  19. http://www.elmundo.es/elmundo/2012/01/14/galicia/1326541713.html
Advertisements

One thought on “DBE (“RGI”), Maroto eta xenofobia

  1. Pingback-a: Irailak 25eko Hauteskundeak EAEn |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s