ARTIKULUAK

MONSANTO. Transgenikoak eta Elikagaien Monopolioa

Monsanto 1901an sortu zenetik hainbat negozio garatu izan ditu: hasieran sakarina, geroago plastiko eta erretxinak, ondoren herbizidak (Vietnameko guduan bertako oihana eta uztak deuseztatzeko erabilitako Agente Laranja1, 400.000 hildako eta 500.000 malformazio ekarri zituena; Roundup produktuaren osagai nagusia den glifosatoa), behi somatotropina (rBST, abereak azkarrago eta gehiago haztea dakarren hormona, hainbat gaitz eragiteagatik Europar Batasunean debekatua dagoena) eta, azkenik, hazi transgenikoak.

Bada, korporazioa sortu eta denbora gutxira hasi zen polemikaz inguratzen:monsanto_logo

    • PCB: 1935 urtean Monsantok bifenil polikloruroa (PCB) ekoizten zuen Swann Chemical Company enpresa erosi zuen. Hasieran oso produktu erabilia izan bazen ere, ikusi zen oso agente kutsakorra dela (Nazio Batuen esanetan, gizakiak sortzen dituen 12 kutsatzaile arriskutsuenen artean dago). Bada, nekazaritzarako izan duen erabileraren ondorioz, hidrosferara zabaldu da, ibaietako eta itsasoetako sedimentuetan pilatuz mendeetan zehar. Animalia itsastarrek (gure elikagai iturri diren arrainek ere) ura edatean PCBa ere bereganatzen dute, berau ehun adiposoetan metatzen baita. Ondorioz, kimikoa gure elikaduran sartzen da. Jaiotako pertsonengan azaleko arazoak sortzen ditu, baina, fetuetan nerbio sistemaren garapenean eragiten du eta, ondorioz, gaitasun intelektualean2. Denbora aurrera doan heinean PCBaren kalteak murrizten badoaz ere, El mundo según Monsanto3 dokumentalean argi ikusten da asko dagoela konpontzeke.
    • 2002: Korporazioak bere Bollgard kotoi transgenikoa Indian sartu eta gutxira, beren buruaz beste egiten duten nekazarien kopuruak gora egin du. Frogatu da kotoi transgenikoaren erabilera garestiagoa dela kotoi naturalaren aldean, hain zuzen ere, 700 aldiz gehiago gastatu behar izaten dute pestizidetan Bollgard kotoiaren erabiltzaileek4. Hala ere, Monsantoren orrialde ofizialean ikus daitekeenez, nekazari indiarrek enpresaren sarrera baino lehenago ere beren buruaz beste egiten zuten eta, ondorioz, gertakari tamalgarri horrek ez du zerikusirik Monsantorekin5.kotoia
    • 2004-2005: CNRS laborategiak burututako lan bitan frogatu da Roundup herbizidaren osagai aktiboa (glifosatoa) ziklo zelularraren erregulazioan aldaketak eragiten dituen kantzerrarekin erlazionatua dagoela6,7. Aipatzekoa da ere, soroetan erabiltzen den herbizidaren kontzentrazioa ziklo zelularrean aldaketak eragiteko behar dena baino 500-4000 aldiz handiagoa dela, orokorrean.
    • 2005: Monsantok 1,5 milioi dolarreko multa ordaindu behar izan zuen Indonesiako funtzionario bat erosteagatik. Beraien kotoi transgenikoak eragindako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ekiditeko, 50.000 $ eman zizkioten Indonesiako Ingurumen Ministerioko altu kargu bati 2002an. Horrez gain, 1997 eta 2002 urteen artean eroskeria gehiago egitea ere onartu du korporazioak.
    • 2007: multatua izan zen Roundup produktua (glifosatoaz osatzen dena) biodegradagarri eta ez toxiko legez anuntziatzeagatik8. Hona hemen bideo labur eta interesgarri bat:

Monsantoren eragina, hala ere, haratago doa: El futuro de la comida9 dokumentalean adierazten den bezala, korporazio honek hazi transgenikoak ekoizteaz gain, horien jabetza patentatzen du. Gauzak horrela, laborategian gene espezifiko bat sortzen dute eta beraien ondasun bezala patentatzen dute. Ondoren, DNA sekuentzia jakin hori hazietan (hazi transgenikoetan) txertatzen dute eta, ondorioz, hazi horietatik garatuko diren landareen jabe bilakatzen dira. Hau da, BIZIAREN JABE egiten dira. Ez hori bakarrik, transgenikoak ez diren landare naturalak ere patentatzen dituzte eta beraien propietate bihurtu!!10

Bada, landareak izaki bizidunak izanik, mutatu egiten dute, hibridatu eta ugaldu. Biziaren prozesu geldiezin horretan landare transgeniko bat beste landare natural batekin ugaltzen bada, Monsantoren ondarea den genea pasatuko dio eta, ondorioz, landare natural hori korporazioaren jabetzaren parte izatera pasatzen da. Landareak haizearen edo erleak bezalako polinizatzaileen bitartez ugaltzen direla jakinda, oso gertakari arriskutsua da honako hau: Estatu Batuetan Monsanto korporazioak hainbat nekazari auzipetu ditu beraien soro naturaletan gene transgenikoa aurkitu ostean. Korporazio izugarriaren aurka borrokatzeko erabakia hartu duten gehienek (auzipetu guztien artean gutxiengoa), auzitegian polinizazio naturalaren ondoriozko gertakaria izan dela frogatu ostean ere, beraiek ekoitzitako garau guztiak (milaka tona) deuseztatu behar izan dituzte. Gauzak horrela, elikagaien monopolioa lortzen du Monsantok.

Baina, nola izan liteke herrialde desberdinetako gobernuek Monsanto bezalako erraldoiei uztea elikagaien jabe bilakatzen? Hona hemen datu interesgarri batzuk:

Micky Cantor: EE.BB.tako Merkataritza Idazkaria + Monsanto korporazioko Zuzendaritza Batzordeko kidea; Clarence Thomas: EE.BB.tako Auzitegi Goreneko Epailea + Monsantoko abokatua; Lidia Watrud: EE.BB.tako Ingurumen Babesaren Agentziako (EPA) kidea + Monsantoren bioteknologia ikertzailea; William Ruchelshaus: EPAko Administratzaile nagusia + Monsantoren Zuzendaritzako kidea; Linda Fisher: EPAko Administratzaile Adjuntua + Gobernuko Gaien (asuntos gubernamentales) Presidenteordea.

Eta dena zertarako? Gaurko egunera arte frogatu da: elikagai transgenikoek ez dutela nekazaritzako metodo naturalekiko hobekuntza nabarmenik erakusten11; organismo transgenikoen erabilerak pestiziden erabilera igotzea dakarrela, lurra gehiago kutsatuaz11; gorago aipatu bezala, inguruko landa-eremuak kutsatzen dituztela12; pestizidek ez dutela espezifikotasunik erakusten akabatzen dituzten espeziekiko eta, ondorioz, soroentzako onuragarriak diren intsektuak ere hiltzen dituztela13; intsektu eta belar erresistenteen kopurua handitzea eragiten dutela14, eta abar. Gainera, monolaborantzen kopurua handitzen dute, biodibertsitatea murriztuz, eta nekazari txikien pobretzea eragiten dute.

Aipatutako guztia Europatik kanpo gertatzen dela ematen badu ere, etxetik oso hurbil geratzen zaigu: Estatu Espainiarrean Europako laborantza transgenikoen %90a dago eta gorantz doa15.

monsanto34_01Urte honetako martxoaren 11an Europar Batasunak agiri berri bat sinatu du, (UE) 2015/412 Zuzentaraua16. Horren arabera, Estatu bakoitzaren pe geratzen da Genetikoki Eraldatutako Organismoen (GEO) gaineko erabakia hartzea. Horregatik ez dugu orain dela gutxi arte ikusi telebistan Roundup herbizidaren publizitatea, Europar Batasunean debekatua egon delako. Orain arte.

Europa eta Estatu Batuen arteko TTIP akordioa oraindik ez da sinatu, baina, egun hori heltzen bada, Monsanto bezalako korporazioei ateak guztiz zabalduko zaizkie17,18,19.

Bitartean, gozatu ondorengo bi aipuekin:

“Monsantok ez luke elikagai bioteknologikoen segurtasuna bermatu beharko, gehien interesatzen zaiguna ahal denik eta gehien saltzea da. Segurtasuna bermatzea FDAren kontua da” – Phil Angell: Monsantoren komunikazio zuzendaria. New York Times, 1998ko urriaren 25.

“Nekazaritzako bioteknologiak defendatzailea izango du Etxe Zurian datorren urtean, berdin da zein hautagaik irabaziko dituen azaroko hauteskunde orokorrak” – Monsantoko barne-komunikatua. 2006ko urriaren 6.

monsanto

 

Bibliografia

1 The Globe and Mail, June 12, 2008. ‘Last Ghost of the Vietnam War’

2 http://www.greenfacts.org/es/pcb/

3 El Mundo según Monsanto https://www.youtube.com/watch?v=B_VUfvTG-9M

4 http://www.gmwatch.org/latest-listing/44-2005/987-new-study-shows-bt-cotton-nearly-700-more-expensive-for-pest-management-2722005

5 http://www.monsanto.com/global/es/noticias-y-opiniones/pages/suicidios-de-agricultores-en-la-india-existe-alguna-relacion-con-el-algodon-bt.aspx

6 A glyphosate-based pesticide impinges on transcription

7 Glyphosate-based pesticides affect cell cycle regulation

8 US EPA Communications and Public Affairs 1991 Press Advisory. EPA lists crops associated with pesticides for which residue and environmental fate studies were allegedly manipulated. Washington DC, March 29.

9 http://eltuboadventista.com/mobile/watch_video.php?v=98NAKU6M9Y1S

10 http://www.rallt.org/empresas/mas_empresas/masempresa20.htm

11 http://www.enveurope.com/content/24/1/24

12 www.tandfonline.com/doi/full/10.1080/14735903.2013.806408#.UoqBlfmsiSp

13 http://news.sciencemag.org/people-events/2014/02/organic-farmer-sues-gm-farming-neighbor

14 http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1111/j.1752-4598.2012.00196.x/abstract

15 http://www.agenciasinc.es/Reportajes/Una-ruta-entre-cultivos-transgenicos-para-no-perderse-en-medio-de-la-polemica

16 https://www.diagonalperiodico.net/global/25350-ocho-preguntas-sobre-la-directiva-transgenicos-aprobada-europa.html

17 https://www.diagonalperiodico.net/global/24114-entrada-masiva-alimentos-transgenicos-europa.html

18 http://www.nuevatribuna.es/articulo/europa1/ttip-secuestro-democracia/20150413100222114664.html

19 http://www.globalresearch.ca/the-monsanto-agritech-lobbying-for-ttip-britain-spearheads-campaign-to-make-european-gmo-regulation-meaningless/5410706

Intereseko Bibliografia

Monsantoren produktuak erabiltzen dituzten konpainia handien zerrenda oso interesgarria: http://www.ecoosfera.com/2015/02/lista-de-companias-que-usan-productos-de-monsanto-y-deberias-evitar/

http://www.nuevatribuna.es/articulo/medio-ambiente/debemos-beber-coca-cola/20150424172427115146.html

Monsantoren iritzia (agente laranja eta elikagai transgenikoen etiketazioa):

http://www.monsanto.com/global/es/noticias-y-opiniones/pages/agente-naranja-antecedentes-sobre-la-participacion-de-monsanto.aspx

http://www.monsanto.com/global/es/noticias-y-opiniones/pages/seopone-monsanto-a-la-verdad-en-el-etiquetado.aspx

Monsantoren irabaziak (6 hilabetetan, 1.559 milioi €):

http://eldia.es/agencias/8030118-MONSANTO-RESULTADOS-Monsanto-redujo-beneficios-primera-mitad-ano-fiscal

Ukrainiako gatazka eta Monsanto:

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2456/ukrainako-gatazkak-badu-irabazlea-monsanto-du-izena

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s