Besteak / KULTURAREN TXOKOA / Opera

Aufstieg und Fall der Stadt Mahagonny (Mahagonny hiriaren sorrera eta erorketa*) / El ascenso y la caída de la ciudad de Mahagonny

CartelMahagonny1930ean Kurt Weill-ek konposatu ta Bertolt Brecht-ek idatzi zuten 3 aktoz osatutako opera da. Mahagonny fikziozko hiri estatubatuarrean kokatuta dago 1930eko hamarkadan. Urre bila joan nahi zuten (baina iritsi ez ziren) hiru pertsonaiek eraikitzen dute Mahagonny hiria, desertuaren erdian. Taberna eta putetxez osatutako hiria da eta bertatik pasatzen den ororen dirua lortzea da hiriaren jabeen nahia. Hori horrela, operan behin ta berriro gogorarazten den esaldiak argi uzten du zerk duen benetan garrantzia hiri horretan: “dena legezkoa da, dirurik ez izatea salbu”. Diru gosearen zurrunbilo horretan sartzen da hiria, kaosa gailendu eta erortzen den arte.

Kurt Weill-en beste opera batzuetan bezala, musika herrikoiak garrantzia handia dauka. Hala ere, ahalegina egiten du konpositore alemaniarrak opera arruntera hurbilketa bat egiteko. Hori horrela, Wagner edota Karl Maria von Weber konpositoreen operetako kantak erabiltzen ditu. Opera honetako kanta ezagunena, ordea, Alabama song (Alabamako kanta) da, beste ezer ez eduki eta beraien burua prostituziora bideratuko duten neskek kantatzen dutena.

Testua Bertolt Brecht antzerkigile handiak egina da, XX. mendeko garrantzitsuenetako bat. Bere antzerki eta opera askotan bezala, garaiko gizartearen kritika egiten du, horietan azaltzen zen kontsumismo eta diru nahia salatuz. Horren berezia eta kritikoa zen bere obrak egiteko era, antzerki dialektikoaren edo antzerki epikoaren sortzaile kontsideratzen den. Horietan, aipatutako gizarte dekadenteak salatzeaz gain, gizarteko klase sozialen arteko desberdintasunak azaleratzen zituen, opera klasikoak arrunta ez zena.

Guzti honegatik, gaurkotasun handiko opera bat dela esan daiteke, 1930ean estreinatu eta bertako gizartearen isla bat den arren. Oso gomendagarria.

*Alemanezko titulu originalaren itzulpena ez da ofiziala, guk egina baizik.

Cartel_MahagonyEs una ópera de 3 actos compuesta por Kurt Weill y escrita por Bertolt Brecht, que se estrenó el 9 de marzo de 1930. Está ambientada en una ciudad ficticia estadounidense, llamada Mahagonny, en la década de 1930. Es una ciudad creada por tres buscadores de oros, que en su intento de llegar a la costa oeste, se quedan en un desierto. Una ciudad repleta de bares y burdeles, en el que el único objetivo de sus fundadores es sacarle dinero a todos los que aparezcan en la ciudad. Con esta meta, es normal que se repita tanto en la ópera la famosa frase: “todo está permitido, salvo no tener dinero”. Guiado por ese afán de dinero, la ciudad es poco a poco tomada por el caos, lo que propicia su posterior caída.

En lo que respecta a la música, como en muchas otras óperas de Kurt Weill, tiene mucha importancia la popular. A pesar de ello, Weill hace un intento por acercarse a la ópera tradicional, mediante el uso de canciones de óperas de Wagner o Karl Maria von Weber. La canción más conocida de esta obra es la Alabama song (canción de Alabama), que la cantan las mujeres, que al encontrarse sin patria ni dinero, la única opción que les queda es vender sus cuerpos a los hombres que paran en Mahagonny.

El libreto de la ópera corre a cargo de Bertolt Brecht, uno de los más grandes dramaturgos del siglo XX. Como en muchos de sus óperas y teatros, en ésta también aparece la crítica a la sociedad contemporánea, en el que impera el consumismo y el ansia de dinero. Tan especial fue la temática utilizada en sus obras, que Brecht fue creador del teatro épico o teatro dialéctico. En ellas, a parte de la crítica presente en esta ópera, también se denunciaba la desigualdad social y el conflicto existente entre las clases sociales.

Por todo ello, consideramos que es una ópera de gran actualidad (y recomendable), a pesar de ser escrita e inspirada en la sociedad de 1930.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s