ARTIKULUAK

Kultura produktua bihurtzen denean

Industria-CulturalGaur egungo gizarteetan lengoai ekonomikoa beste guztien gainetik gailendu da. Giza erlazio guztietan errentagarritasuna eta balore ekonomikoek balore humanistikoak ordezkatu dituzte. Beharrizanak dituen subjektuaren sorrerarekin gizarteak gizarte merkantilistak bihurtu dira, kontsumoan oinarrituta eraikitako gizarteak.

Aisia ere hitz ekonomikoz osaturik dago, eta denbora eta espazioa diruari erkatzen zaizkio. Lana ez da giza erlazioetan oinarritzen, baizik eta erlazio ekonomiko hutsean. Walter Benjaminek deituriko “kapitalismoaren erlijioa”-aren aurrean aurkitzen gara, non, gure hizkuntzarako ahalmena edukitzearen aldaerara murrizten den. Kalitatearen ordez kantitatea hartzen da orain kontuan.

Merkatuaren botereak iraunkortasunarekin amaitu eta abiadurazko kontsumora bultzatu gaitu. Dena behin-behinekoa da, aldaketa garaia da.

Adornok ohartarazten zuen mendebaldeko ideologiaren drama nagusia artelanak eskaera eta eskaintzaren zirkuituan sartzea izan dela. Kultura kontsumismoaren barruan bere papera jokatzera behartua izan da eta jadanik beste industria bat bezala hartzen da. Orain “produktu kulturalak” saldu eta erosten dira, industria kulturala deitzen diogun horretan. Kultura orain kontsumitu egiten da. Produzitu, erreproduzitu eta kontserbatu egiten dira irizpide komertzialak kontuan hartuta.

Industrializazioak baldintzatuta salerosgai forma ez zuten mezu kulturalek produktu edo zerbitzu bezala erabiltzen hasi ziren. Truke ekonomiko horretan parte hartzen ez zuten mezuak ezkutatu edo desagertu egin ziren.

Kulturaren “demokratizazioa”

Kulturaren “demokratizazioak” kultura “produktu” ugari egotea eta hauetara erraz heltzea ekarri du. Baina gehienak kontsumitzeko erraz eta arinak dira, ez daukate garapen kultural bat, zenbat eta gehiago erosi hobe. Kalitateak ez du inporta, beharrizan banalak sortu dizkigute, moden arabera mugitzen gara eta zer momentutan zer kontsumitu behar dugun esaten digute. Hortaz, atzean ez geratzeko hauek kontsumitzen ditugu. Industria maneiatzen dutenek estandarizatzen dute produkzioa kulturari ekonomikoki errentagarritasuna ateratzeko.

Kultura, produkzio-sistemen industrializazio eta produktu edo zerbitzu bezala zuzendutako mezuak direla eta, oso baldintzatuta dago. Espresio kultural bakoitza bere ardura ekonomikoari lotuta dago, eta hau kapitalismoaren ardura handiena izanik, sorkuntza artistikoak produkzio kosteekin lotzen dira.

Kapitalismoa “industria” kulturalaz baliatzen da berari buruzko irudi erakargarriak sortzeko, eta komunikabideen bitartez masa sozialek propio hartzen dituzte sistema horrek ezarritako baldintzak. “Automatikoki jarduten dugu, ikusten duguna ez da errealitatea baizik eta beraren irudipen bat”, azaltzen zuen Debord-ek “La société du spectacle”-en. Ikuskizuna kapitalismoaren produkzio sistemaren hedapen logikoa bezala hartzen du.

Balio kuantitatiboetara sinplifikaturik, saltzeko zerbait bihurtu dira obra artistikoak, edukitzearen gorespena kapitalismoak ekarria. Ez du axola izateak, baizik eta edukitzeak, kontsumitzea kontsumitzeagatik bultzatu du industria kulturalak. Horrela, hala-holako ekoizpenekin konfortatu behar gara. Walter Benjaminek zioen artelanek duten aura hori desagertu egin dela. Bakarrik ikusten dugu obrak erakusten diguna baina ez diogu erreparatzen esan nahi duenari.

Enpcocasupermcresa kulturalak

Sortzaileak ez du arterako lan egiten, enpresa eta enpresari batzuen menpe dago. Horregatik, oso garrantzitsuak dira sortzaileen artean, etorkizunari begira, beraiek egin eta zabaldu ahal izateko gaitasuna, inoren menpe egon izan beharrik gabe.

Masa kulturak entretenimendu hutsez hornitzen gaitu. Kultura mota hau jende guztira heltzen da. Baina, guk kultura mota hau eskatzen dugu? Kulturaren aurrean nola jokatzen dugun jakin behar dugu. Batzuetan ohiturak edo garapen kultural finko bat ez izateak bultzatzen gaitu horretara. Horkheimer eta Adornok ustelkeria bezala ikusten zuten kultura negozio edo dibertitzeko gauza izatea. “Dibertitzea konforme egotea” dela zioten eta horrela ez dugula pentsatu beharrik. Baina guk gure jarrera kritikoa mantendu behar dugu benetan merezi duten arte lanak jaso eta horrela gizaki bezala garapena izateko. Masa kulturak aukeratzeko eskubidea dakarren arren, arazo nagusienetarikoa produktu berdintsuen artean aukeratu beharrean gaudela da.

Globalizazioa

Edozein kasutan ere, gero eta globalizatuago dagoen mundu honek merkatu global baten aurrean kokatzen gaitu. Honen barruan mugitzeak norbanakoaren kultura desagertzea ekar dezake. Dibertsitate kulturala hartu-eman bat izan beharko luke inolako inposaketarik gabe, baina mundu mcdonalizatu honetan mezu bakarra besteen gainetik entzuten da: kontsumismo eta merkatu-kulturaren mezua.

Gizakiak bere penculturaltsamendu kritikoa, arrazoia erabiltzeko ahalmena eta inguratzen duen mundua analizatzeko gaitasunarekin batera garatzen du. Kulturak horretarako tresna izan beharko luke. Eta hori da industria kulturala deituriko honen akatsik handiena. Bidaltzen diren mezuek ez diote hartzaileari garapen humanistiko bat ematen.

Normala da artista bakoitzak bere obrengatik irabaziak jasotzea, beharrezkoa alegia. Baina kontziente izan behar du sortu duen horrek zenbaterainoko indarra duen eta nolako eraginak izan ahal dituen. Azken finean, arazo handiena ez da artistena baizik eta merkatua maneiatzen duten horiena, pentsamendu bakarra inposatu eta alternatibazko proiektuei lekua uzten ez diotenak. Baita kontsumitzen dugunona ere, askotan ez diogulako gure buruari galdetzen zerk merezi duen benetan eta zerk ez.

Bibliografia

  1. -Guy Debord (1967): La sociedad del espectáculo, Valentzia, Pretextos
  2. -Theodor W. Adorno – Max Horkheimer (1996): “La Industria Cultural” en Dialéctica de la ilustración, Madril Trotta, pp 165-212
  3. -Jean Baudrillard (1979): La génesis ideológica de las necesidades, Barcelona, Anagrama
  4. -Jean Baudrillard (1970): Cultura y simulacro, Bartzelona, Kayrós
  5. -Gilles Lipovetsky (1990): La era del vacío, Bartzelona, Anagrama
  6. -Gilles Lipovetsky (2007): La felicidad paradójica; ensayo sobre la sociedad de hiperconsumo, Bartzelona, Anagrama
  7. -Herbert Marcuse (1987): El hombre unidimensional, Bartzelona, Ariel
  8. -Erich Fromm (2007): Del tener al ser, Bartzelona, Paidós Iberica
  9. -Karl Marx (2013): Manuscritos de economía y filosofía, Madril, Alianza Editorial
  10. -Herbert Marcuse(1987): Eros y civilización, Bartzelona, Ariel
  11. -Autore ezberdinak (1982): Industrias culturales, el futuro de la cultura en juego, Fondo de cultura económica, Mexiko D.F.
  12. -Daniel Bell et al. (1974): Industria cultural y sociedad de masas, Caracas, Monte Avila.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s