Antzerkia / Besteak / KULTURAREN TXOKOA

Amodioaren Ziega

Idazlea:  Xabier Mendiguren amodioaren-ziega

Zuzendaritza:  Lauka Teatroa

Taula zuzendaritza:  Ander Lipus

Aktoreak:  Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Joana Ocaña, Eneko Sagardoy

Argiztapen diseinua eta teknika:  Arantza Flores

Soinu espazioa:  Xabier Erkizia

Jantziak:  Iker Nafta (web orrialdea)

Espazio eszenikoa:  Lauka Teatroa

Argazkiak:  Itziar Bastarrika

Diseinua:  Nagore Txintxurreta eta Joana Ocaña

Ekoizlea:  Lauka Teatroa, ZUBI proiektuak babestua

Sinopsia:

Amodioaren ziega antzezlanak, Euskal Herrian oso hurbiletik ezagutzen dugun  dispertsioa eta kartzelaren gaia lantzen ditu, hau lehenengo pertsonan sufritzen dutenen azalean jarriaz. Bis a bis batean bisitan doan neskaren eta preso dagoen mutilaren  artean sortzen diren sentimendu ezberdinen interpretazio honek, lehenengo momentutik zirrara berezi bat pizten du ikuslearengan. Sentimendu zurrunbiloa bailitzan, bi protagonisten arteko maitasunean, beldurrean, haserrean, pozean, penan… murgiltzen da ikuslea, irribarre egitetik malkoak lehortzeraino.

Eszenografia xume eta hotz batek kartzelaren krudeltasuna irudikatzen du,  pertsonaiei merezi duten protagonismoa ematen dien heinean. Honela, istorioko bi pertsonaien (presoa Urki Muguruzak antzeztua eta bisita Joana Ocañak), eta pertsonai hauen barne sentipen eta pentsamenduen (pentsamendu eta sentipen hauen irudikapena beste bi pertsonaien bidez egiten da, Eneko Sagardoy eta Nazaret Froufek antzeztuak) arteko etengabeko interakzioaren bidez, agerian gelditzen dira pertsonok izan ohi ditugun hainbat barne borroka eta kontraesanak, kartzelak oraindik gordinago egiten dituenak.

Aipatutako guztiagatik, eta lau aktoreen lan paregabeagatik, Amodioaren ziega, bizitzea benetan merezi duen antzezlana dela esan genezake.

Hurrengo emanaldiak: 

Apirilak 8. Aulesti/Udal Aretoa

Apirilak 10. Ezpeleta

Apirilak 17. Zornotza

Maiatzak 15. Gernika

Maiatzak 27. Zumaia

Ekainak 5. Elorrio/Arriola

Ekainak 7. Oiartzun

IMG-20150226-WA0000Amodioaren ziega

Guión:  Xabier Mendiguren

Dirección:  Lauka Teatroa

Dirección de escena:  Ander Lipus

Reparto:  Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Joana Ocaña, Eneko Sagardoy

Diseño y técnica de iluminación:  Arantza Flores

Sonido:  Xabier Erkizia

Vestuario:  Iker Nafta (web)

Espacio escénico:  Lauka Teatroa

Fotografía:  Itziar Bastarrika

Diseño:  Nagore Txintxurreta eta Joana Ocaña

Productor:  Lauka Teatroa, ZUBI proiektuak babestua

Sinopsis

 Amodioaren ziega trata sobre una realidad que se vive de cerca en Euskal Herria, el de la cárcel y las políticas de dispersión. Para ello, plantean este problema en primera persona, metiéndonos en la piel de una pareja que se encuentra en un vis a vis: él, preso y ella, de visita. Desde el primer momento, el espectador es testigo de un cúmulo de sentimientos presentes en ambos, que van desde el amor al miedo, pasando por la pena, el enfado, la alegría,… Y todos estos sentimientos se trasladan al espectador, aflorando lágrimas de compasión junto a carcajadas.

Una escenografía fría y pobre simula la crueldad de las cárceles, consiguiendo centrar la atención del espectador en los personajes. De esta manera, se pueden ver en los personajes principales (Urki Muguruza representa al preso y Joana Ocaña su pareja) y en la representación de sus sentimientos y cavilaciones (siendo escenificados éstos por Eneko Sagardoy y Nazaret Froufe) todas las luchas internas y contradicciones que toda persona sufre en su interior, siendo éstas todavía más crudas y evidentes en la cárcel.

Por lo universal de los sentimientos que se tratan y por la formidable actuación de todo el reparto, Amodioaren ziega es realmente un trabajo que merece la pena disfrutar.

Próximas actuaciones

8 de Abril. Aulesti/Udal Aretoa

10 de Abril. Ezpeleta

17 de Abril. Zornotza

15 de Mayo. Gernika

27 de Mayo. Zumaia

5 de Junio. Elorrio/Arriola

7 de Junio. Oiartzun

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s