AZKOINA

AZKOINA, sistemaren akatsa

22704_400749390107510_269246028639395071_nInformazioak alde guztietatik gainezka egiten duen gizarte honetan ez da erraza gauzen benetako aldea eta arrazoia aurkitzea. Irakurtzen den berri bakoitzak badauka egiaren zati bat, alde batetik, eta idazten duenaren (edo, hobe esanda, ordaintzen duenaren) gezur zati bat, bestetik. Nahaspila guzti honetan bakoitzak bere egia/gezurra hartzen du, eta pozik da horrekin. Ezjakintasuna edo jakintasun faltsutua baino gauza betegarriagorik ez dago. Denok zoriontsu gara gure paretako itzalekin. Eta horiek ere iheskor dira gizarteko oinarri likidoetan zehar.

Ez gatoz egia absoluturik irakasteko asmoz. Ez dakigu kanporako biderik. Ez gara oinarri sendotan korrika ari. Gure egiak ditugu eskaintzeko, umilak, alderatuak, txiroak agian, baina salneurri gabeak.

Eta atari hau erabili nahi dugu entzun/irakurri nahi duen ororentzat. Eta baita berba egin nahi duen edozeinentzat ere, noski. Noizean behineko artikuluak izango dira irakurgai, gai desberdinak landuz. Baita kulturari eskainitako txokoa, literaturaz, zineaz, musikaz eta beste gauza askotaz denon artean gozatzeko. Eta denborak esango du zer gehiago.

Hau da gure eskaintza.

Hertzainakek zioen lez, mundu berria daramagu bihotzean. Edo besterik gabe, hau dena aldatu nahi dugu. Bide asko daude hori lortzeko, eta bat hau izan daitekela uste dugu. Beraz, hasi gaitezen bide egiten, erori arte bada ibiltzeko denbora eta.

AZKOINA

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s